Sun Choke

via Filmazpit — 2017/03/02 23:25:00 GMT+2

Arazo larriak dituen emakume baten buru nahasira eramango gaituen thriller psikologiko asaldagarria da. Etorkizun handia duen Ben Cresciman gidoilari eta zuzendariaren bigarren film luzea.

Sinopsia: Agerraldi psikotiko larritik sendatzen ari den bitartean, Janiek, bere bizitza osoko zaindariak, Irmak, diseinatu eta ezarri dion sendatze erregimen naturista bitxia jasoko du egunero. Janie sendabidetik urruntzen hasiko da, lotura sakona eta ulertezina sortzen dion neska gazte batekin, Savannahrekin, obsesionatzen denean. Obsesio hori gero eta erasokorragoa bilakatu da, eta kontrola eskuratzeko borroka gogor eta latzera eramango ditu hiru emakumeak. Lortuko al du Janiek erokeriaren amildegitik urruntzerik? Ala bertara erori eta ingurukoak ere berarekin eramango ditu?

Zuzendari eta gidoilaria: Ben Cresciman. Aktoreak: Sarah Hagan, Barbara Crampton, Sara Malakul Lane, William Nicol. Herrialdea: AEB. Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 [WwW.VoirFilms.co]-Sun.Choke.2016.VOSTFR.WebRip.XviD
 Sun.Choke.2016.VOSTFR.WebRip.XviD

Azpidatzi hauek Bilboko FANT jaialdirako euskaratu ziren eta Filmazpit-ek jarri zituen sarean.

Zip archive sunchoke-eus-Webrip.srt.zip — Zip archive, 9 KB