The Enfield Haunting (2015)

via Open Data Euskadi — 2017/03/02 22:17:00 GMT+2

Ingalaterrako Enfield herrixkan, langile klaseko etxe batean, poltergeist fenomenoa agertu da. "Ikerketa Psikikoetarako Elkarte" batek adituak bidaliko ditu: Maurice Grosse eta Guy Lyon Playfair. Etxeko alabek eragindako bihurrikeriak diren, ala izpirituen kontua, horra zalantza. Era berean, Grossek alaba galdu berri du, eta bere gogo eta nahiak ere gatazkan daude, sinetsi nahi duenaren eta ikusten duenaren artean. Gertaeren oinarrian prentsara iritsi zen kasu bat dago, Enfield Poltegeist delakoa.

Zuzendaria: Kristoffer Nyholm. Telebista katea: Sky Living. Aktoreak: Timothy Spall, Juliet Stevenson, Matthew Macfadyen, Rosie Cavaliero, Fern Deacon, Eleanor Worthington-Cox, Simon Chandler. Herrialdea: Erresuma Batua. Imdb

Hiru ataleko miniserie bat da, atal bakoitza 40 minutu ingurukoa. Hemen itsatsitako hiru atalak ondo etorriko dira bertsio hauekin:

 HDTV.x264-C4TV
 720p.HDTV.x264-C4TV

Horiez gain, torrentetan bertsio bateratu bat aurkitu daiteke, hiru atalak jarraian erakusten dituena, eta bertsio horretarako dago sinkronizatya bateratua deitu dugun fitxategia:

 The.Enfield.Haunting.2015.DVDRip.XviD.AC3-EVO

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Enfield-onak.zip — Zip archive, 82 KB