A Perfect Day

via Open Data Euskadi — 2017/03/02 07:11:00 GMT+2
Urtea
2015

Nazio Batuen kasko urdinak gerran dagoen lur eremu bat kontrolatu nahian dabiltzala, euren arazoak bizi dituzten hainbat pertsonaien istorioa kontatzen digu filmak: Sophiek (Mélanie Thierry) jendea lagundu nahi du; Mambruk (Benicio del Toro) etxera itzuli; Damirrek (Fedja Stukan) gerra amai dadila; Nikolak (Eldar Residovic) futbolean jokatzeko baloia eta B-k (Tim Robbins), berriz, ez daki zer nahi duen. Borondatezko lankideak eta gerrak harrapatutako pertsonaiak batera ibiliko dira ur-putzu batetik hildako bat ateratzeko ahaleginean, ura pozoitu ez dadin. Bizi duten egoera latza den arren, ironia eta umorea nahasten ditu filmak.

Zuzendaria: Fernando León de Aranoa. Gidoilariak: Fernando León de Aranoa, Diego Farias. Jatorrizko eleberria: Paula Farias. Aktoreak: Tim Robbins, Benicio del Toro, Olga Kurylenko, Mélanie Thierry, Fedja Stukan, Eldar Residovic, Sergi López. Herrialdea: Espainia. Hizkuntza: ingelesa. Izenburua EHn: Un día perfecto (es); A perfect day, un jour comme un autre (fr). Estekak: "IMDB: http://www.imdb.com/title/tt3577624/" | Allocine

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

 A.Perfect.Day.2015.1080p.WEB-DL.DD5.1.H264-FGT           Û

Ingelesez egindako ekoizpen espainiar honek gidoi onenari Goya saria irabazi zuen 2015ean.

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Perfect-day-Eusk-WebDL.srt.zip — Zip archive, 29 KB