Lupin III

via Open Data Euskadi — 2017/03/02 17:37:00 GMT+2

Lapur dotore eta gizalegezkoaren paradigma da Arsene Lupin pertsonaia. Frantzian jaioa 1905ean Maurice Leblanc idazlearen folletoietako protagonista gisa, zuri-beltzezko zine zaharrean ere izan zuen abenturarik, eta jarraipen bitxi bat izan du pertsonaiak Japonian manga eta anime pertsonaia gisa, Lupin III.a edo Rupan Sansei izenarekin. Bigarren tradizio japoniar horretan, aktoreekin egindako filma dugu hau, ingurune moderno batera ekarriak pertsonaiak.

Sinopsia: Lupinek talde bat osatuko du Kleopatraren lepokoa osteko, kontrarioen artean lapur gaiztoen banda bat izango duelarik.

Fitxa. Zuzendaria: Ryuhei Kitamura. Ekoizle eta gidoilaria: Mataichirō Yamamoto. Jatorrizo mangaren egilea: Monkey Punch. Aktoreak: Shun Oguri, Jerry Yan, Tetsuji Tamayama, Gō Ayano, Meisa Kuroki, Tadanobu Asano. Izenburua: Lupin eta Kleopatraren Bihotz Purpura (eu), Lupin the 3rd (en), Lupin y el corazón púrpura de Cleopatra (es). Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: japoniera. Estekak: Wikipedia | IMDB

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Lupin III (2014) DVDRip x264-lnvoker18
 Lupin The Third 2014 JAP DVDRip x264 AC3-zdzdz
 Lupin III (2014) DVDRip-Ganool
 Lupin III (2014) DVDRip XVID AC-3 - kenneth1391[buhaypirata]
 Lupan San Sei 2014 JAP DVDRip x264 AC3-ADiOS
 Lupin III 2014 720p BluRay x264-WiKi
 Lupin III 2014 1080p BluRay x264 DTS-WiKi
 Lupin.III.2014.BluRay.720p.x264.Ganool
 Lupin.III.2014.BluRay.1080p.5.1CH.x264.Ganool

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Lupin III.2014-Euskera DVDrip.srt.zip — Zip archive, 25 KB