Moana

Aitor Aretxaga — 2017/04/19 19:12:00 GMT+1

Moana Polinesiako tribu batetako buruzagiaren alaba tematia da. Jainko bati erlikia bitxi bat itzultzeko hautatuko du ozeanoak. Gaitz batek bere irla kolpatzean itsasoratuko da Mauiren bila, kondairetako erdijainkoarengana, herrixka salbatzen lagundu diezaion.

Zuzendariak: Ron Clements, John Musker. Gidoia: Jared Bush. Ahotsak: Auli'i Cravalho, Dwayne Johnson, Rachel House, Temuera Morrison, Jemaine Clement, Nicole Scherzinger, Alan Tudyk. Musika: Lin-Manuel Miranda, Opetaia Foa'i, Mark Mancina. Animazioa: Walt Disney Animation Studios. Izenburua EHn: Vaiana (fr, es; eskubide komertzialen kontuagatik ezin omen zuten Moana erabili). Imdb

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Moana.2016.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]
 Moana.2016.720p.BluRay.x264-SPARKS
 Moana.2016.1080p.BluRay.x264-SPARKS
 Moana.2016.BDRip.x264-SPARKS
 Moana.2016.BRRip.XviD.AC3-iFT
 Moana.2016.BRRip.XviD.AC3-EVO
 moana.2016.480p.bluray.x264.rmteam
 Moana.2016.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]
Zip archive Moana.2016.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG-eus].srt.zip — Zip archive, 31 KB
Azpitit dio:
2017/04/21 09:45

Eskerrik asko Aitor Aretxaga @bekereke zure lehen ekarpen honengatik. Abesti eta guzti itzuli duzu, ondo! Fitxa osatu dizugu, irudia gehitu, eta sinkronizazioen informazioa ere bai, ez zizun molestatuko, espero dugu. Segi lanean gogor!

Luistxo dio:
2017/04/24 11:22

Euskaratze bikaina, @bekereke, abesti eta guzti, zorionak. Filmaz zer esan? oso oso Disney, bai, baina... oso polita ere. Abesti polinesioak ondo, baina neskaren solo-ak antzekoegiak Frozen-ekin alderatuta. Animazioaren alde tekniko-artistikoak, ikaragarrizkoak, hori bai.

bekereke dio:
2017/04/24 14:29
Eskerrik asko bioi! Luistxo zure analisiari gutxi gehitu dakioke! Nik esango nuke animazio tradizionaleko garaietako Hercules eta The Lion Kingen nahasketa bat dela, epikotasuna eta mitologia nahasteagatik. Niri asko gustatu zitzaidan gainera, nagusiki haiek sustaturiko estereotipoak apurtu nahian emandako pausua: printzesatxoek ez dute behar inongo printzipeek haiek salbatzerik. Izan untsa!