The Blacklist (2013- )

Azpitit — 2017/04/22 09:58:00 GMT+2

Telesail poliziako estatubatuarra. Raymond Red Reddington (James Spader) kriminal oso bilatua zen, baina halako batean FBIren aurrean agertuko da: orain kolaboratzeko prest dago, eta munduko gaizkile okerrenen zerrenda beltza edo blacklist delakoa dakar berarekin. Kontua da zerrenda beltzeko gaizkile horien kontra egiteko, berak pertsonalki parte hartu nahi duela operazioetan, berak aukeratutako Elizabeth Keen agentearekin. FBIk onartzen dio baldintza, eta hor hasten dira abenturak.

Telesail sortzailea: Jon Bokenkamp. Ekoiztetxeak: Sony Pictures Television, Universal Television, Davis Entertainment. Jatorrizko telebista: NBC. Herrialdea: AEB. Imdb

Fitxategirik ez
via Open Data Euskadi dio:
2017/04/23 00:09

Telesailaren 2. denboraldia, 2014 eta 2015 urteen artean emana AEBetan. 22 atal izan ziren. Denak euskaraz hemen.

Denboraldiko aktore nagusiak: James Spader, Hisham Tawfiq, Megan Boone, Lance Henriksen, Diego Klattenhoff, Peter Stormare, Ryan Eggold, Alan Alda, Harry Lennix, Amir Arison, Mozhan Marnò.

Itsatsitako zip-ean bi karpeta daude. Eus-chamee izenekoan datozen SRT-ak bat etorriko dira atal guztiak dakartzan pakete honekin:

 The Blacklist - Season 2 Complete-ChameE 

Hala ere, multzo horretako 9., 10. eta 21. SRT-ak ez daude guztiz ondo sinkronizatuak, eta hiru atal horietarako beste hiru sinkronizazio gehitu ditugu HiruZailak karpetan, zeina ondo etorriko diren atal bertsio hauekin:

 The.Blacklist.S02E09.Luther.Braxton.No.21.1080p.WEB-DL.DD5.1.H.264-NTb
 The.Blacklist.S02E10.Luther.Braxton.Conclusion.1080p.WEB-DL.DD5.1.H.264-NTb
 The.Blacklist.S02E21.Karakurt.No.55.1080p.WEB-DL.DD5.1.H.264-NTb

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek, eta 2013an gehitutako bertsio oker bat ordezkatzera datoz 2017an.



Deskargatu