Vertigo

Josu Goiko — 2017/04/28 08:17:00 GMT+1

Vertigo 1958ko genero beltzeko film psikologikoa da. Alfred Hitchcock zuzendari ingelesak zuzendu eta ekoitzi zuen. Istorioa 1954ko D entre les morts (Hilen artetik) eleberri frantsesean oinarrituta dago. Filma San Frantziskon, Kalifornian, filmatu zen. Vertigo film onenen zerrenda gehienetan ageri da. Azkenaldian, British Film Institute-ko kritikariek gorengo postura igo dute, Citizen Kane ordezkatuz.

Sinopsia: James Stewart poliziako inspektore ohi John Scottie Ferguson da. Scottiek polizia utzi beharra du, jazarpen batean gertatuko ezbehar batek akrofobia (altuerei zaien beldurra) eta bertigoa (errotazio-mugimenduaren irudipen faltsua) eragin ondoren. Ezagun batek, Gavin Elsterrek, detektibe pribatu gisa kontratatuko du Madeleine emazteari (Kim Novak) jarrai diezaion.

Zuzendaria: Alfred Hitchcock. Gidoilariak: Alec Coppel eta Samuel Taylor. Antzezleak: James Stewart, Kim Novak, Barbara Bel Geddes, Tom Helmore, Henry Jones. Musikaria: Bernard Herrmann. Argazkilaria: Robert Burks. Iraupena: 128 minutu. Estekak: Euskarazko Wikipedia | Imdb

Bertsio hauetarako:

 Vertigo.1958.1080p.BluRay.x264.YIFY
 Vertigo - Alfred Hitchcock Thriller 1958 Eng Subs 1080p[H264-mp4]
 Vertigo (1958) 720p BluRay x264[Hindi-Eng]-maverick
application/rar Vertigo euskaraz.rar — application/rar, 28 KB