Mad Men (2007-2015)

Azpitit — 2017/05/05 08:48:00 GMT+2

Mad Men telesail estabatubaruar dramatikoa izan zen, 2010eko hamarkadan ospetsuenetariko bat izan dena. Matthew Weinerrek sortua, AMC katean aireratu zuten 2007 eta 2015 artean.

Don Draper (Jon Hamm) New Yorkeko 1960ko hamarkadako publizistarik onenetariko bat da. Betty (January Jones) du emaztea, hiru seme-alaba ditu eta Sterling Cooper agentziarako lan egiten du. Bere bizibide pertsonalak, eta agentziaren istorioa bera aldatuz doaz denboraldiz denboraldi: familia aldatzen doa, publizitate enpresa ere bai. Istorioaren beste ardatzetako bat Peggy Olson (Elisabeth Moss) emakumezkoaren gorakada profesionala da: idazkari izatetik, kreatibo bikain bat izatera.

Telesail sortzailea: Matthew Weiner. Kate originala: AMC. Estekak: Wikipedia (eu) | Imdb

Fitxategirik ez
via Open Data Euskadi dio:
2017/05/05 10:51

Mad Men telesailaren amaierako 7. denboraldia, bi urtetan banatu zuten ekoizleek, finale dotore batekin txukun asmatzeko beharbada, Breaking Bad-ek egin zuen bezalatsu. Eta bai, amaiera biribila izan zuen telesailak.

Hortaz, s07e01 - s07e07 atalak 2014an eman zituzten, eta s07e08 - s07e14 tartekoak izan ziren 2015eakoak, Part 2: The End of an Era banatu zirenak. 2015eko horiek dira, hain zuzen, hemen euskaratuta itsatsitakoak. Atal hauei dagozkien azpidatziak dira (izenburua | zuzendaria | gidoilariak ageri dira zerrendan).

  • 8. "Severance" | Scott Hornbacher | Matthew Weiner
  • 9. "New Business" | Michael Uppendahl | Tom Smuts and Matthew Weiner
  • 10. "The Forecast" | Jennifer Getzinger | Jonathan Igla and Matthew Weiner
  • 11. "Time & Life" | Jared Harris | Erin Levy and Matthew Weiner
  • 12. "Lost Horizon" | Phil Abraham | Semi Chellas and Matthew Weiner
  • 13. "The Milk and Honey Route" | Matthew Weiner | Carly Wray and Matthew Weiner
  • 14. "Person to Person" | Matthew Weiner | Matthew Weiner

Denboraldiko aktore nagusiak: Jon Hamm, Elisabeth Moss, Vincent Kartheiser, January Jones, Christina Hendricks, Aaron Staton, Rich Sommer, Kiernan Shipka, Jessica Paré, Kevin Rahm, Jay R. Ferguson, Ben Feldman, Robert Morse, John Slattery, Stephanie Drake. Denboraldiaz Wikipedian.

Itsatsitako SRT sortan, LOL izenekoak ondo etorriko dira bertsio-izen hauek dauzkaten atalekin:

 HDTV.x264-LOL
 720p.HDTV.X264-DIMENSION
 1080.HDTV.X264-DIMENSION 
 HDTV.XviD-AFG
 HDTV.XviD-FUM
 480p.HDTV.x264-mSD

Eta beste bi SRT extra ere kargatu ditugu, bi atalen sinkronizazio konkretuak (9. eta 10. atalak):

 Mad.Men.S07E09.New.Business.720p.WEB-DL.DD5.1.H.264-NTb 
 Mad.Men.S07E10.720p.WEB-DL.DD5.1.h.264-NTb


Deskargatu