Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Fargo (telesaila, 2014- )

Azpitit ¦ 2017-05-09 ¦ 15:17 ¦

Fargo (telesaila, 2014- )

Coen anaien Fargo filmaren "unibertsoa" erreplikatzen du Fargo telesailak. Estatu Batuetako estatu hotzenetan (Ipar Dakota, Minnesota...), negua da eta paisaia aspergarri bezain laua da, krimen odoltsu eta zentzugabeak, adimen gutxiko pertsonaiak, kostunbrismo asko, herri txikietako polizien gorabeherak...

Paisaia horietan (izatez, filmatu, Kanadan filmatzen dituzte atalak, iparralderago) gertatzen dira Fargoren denboraldi desberdinak, bakoitza miniserie beregain bat delarik, hasiera eta amaiera jakin bat duena. Hala ere, filmarekin lotura hari galduren bat dago, eta denboraldiz denboraldi ere lotura bat edo beste egon badago, baina modu independentean ikus daitezke bai denboraldi bakoitza, eta baita filmea ere.

Telesail sortzailea: Noah Hawley. Musika: Jeff Russo. Ekoizleak: Noah Hawley, Hoel eta Ethan Coen, Warren Littlefield, eta beste zenbait. Ekoiztetxeak: MGM Television, FX Productions eta beste. Jatorrizko telebista: FX. Imdb

Deskargak: 3

Erantzunak

  • Fargo S02 (2015)

    via Open Data Euskadi ¦ 2017-05-09 ¦ 15:19

    Bigarren denboraldia osorik hemen euskaratua. 2015ean eman zuen atal hau FX-k, eta 2017an jarraitu du etenaldi baten ondoren 3. denboraldiarekin.

    Sinopsia: Harakin baten emazteak norbait harrapatu du errepidean, eta ihes egingo du. Krimenaren arrastoak estaltzen saiatuko dira bikote gaztea. Baina biktima, inguruetako mafia-antzeko familia bateko semea da, eta mendeku bila abiatuko dira familiakoak. Tartean, polizia pare bat auzia argitzen saiatuko dira.

    Denboraldiko aktore nagusiak: Kirsten Dunst, Patrick Wilson, Jesse Plemons, Jean Smart, Ted Danson, Cristin Milioti, Jeffrey Donovan, Bokeem Woodbine, Zahn McClarnon.

    Azpidatziak bat etorriko dira multzo hau jaisten baduzu 10 atalak ikusteko:

     FARGO Season 2 COMPLETE S02 w Eng subs 
     720p HDTV x264[MKV,AC3,5.1]Ehhhh
    

    Deskarga : Fargos02.zip 157KB ()

Erantzun artikulu nagusiari