Alien

Zumaiako Herri Eskolako DBH 4 — 2017/05/18 07:15:00 GMT+2

Nostromo espaziontzia Lurrerako itzulera bidaian doala, eskifaiako zazpi bidaiariak loaldotik esnatzen ditu Ama ordenagailu zentralak. Planeta batetik datorren izaki bizidun ezezagun baten transmisio misteriotsu bat somatu du. Planeta horretara doa Nostromo eta han eskifaiak teknologia estralurtarra aurkituko du, espaziountzi zahar bat dirudiena, eta bizitza-forma estralurtar bat ere bai, zeinaren bizitza-ziklo bitxiaren lehen biktima John Hurt aktorea izango den. Haren bularretik sortutako Alien horrek jarraipeneko beste zenbait film izan ditu, eta 21. mendean istorioa frankizia nahasi batekin konplikatu da. Baina dudarik gabe, Alien orijinala da film onena.

Zuzendaria: Ridley Scott. Gidoia: Dan O'Bannon. Aktoreak: Tom Skerritt, Sigourney Weaver, Veronica Cartwright, Harry Dean Stanton, John Hurt, Ian Holm. Munstroaren diseinua: H.R. Giger. Izenburua EHn: Alien, el octavo pasajero (es), Alien - Le 8ème passager (fr). Musika: Jerry Goldsmith. IMDB

Sinkronizazioa bertsio hauetarako da:

 Alien.1979.Directors.Cut.720p.BluRay.x264.DTS-WiKi
 Alien (1979) Director's.Cut.BluRay.720p.x264-HDS
 Alien.Director's.Cut.1979.720p.BluRay.x264.YIFY
 Alien.Director's.Cut.1979.1080p.BluRay.x264.YIFY
 Alien.Director's.Cut.1979.1080p.Blu-Ray.AVC.DTS-HD.MA.5.1-HDChina
 Alien.Director's.Cut.1979.720p.Blu-Ray.AVC.DTS-HD.MA.5.1-HDChina
 Alien.Director's.Cut.1979.1080p.BluRay.DTS.x264-PublicHD
 Alien.Director's.Cut.1979.720p.BluRay.DTS.x264-PublicHD
 Alien.Director's.Cut.1979.BluRay.1080p.DTS.x264-CHD
 Alien.Director's.Cut.1979.1080p.BluRay.x264-SPARKS
 Alien.Director's.Cut.1979.BluRay.720p.DTS.x264-CHD
 Alien.Director's.Cut.1979.720p.BluRay.x264-SPARKS
 Alien.1979.directors.cut.DVDRip.Xvid.AC3-Atilla82
 Alien.1979.DC.Blu-ray.Re.x264.720p.DTS-HDS
 Alien.1979.Directors.Cut.m720p.BluRay.AC3.x264-4ko
 3lanet.com-Alien.(1979).DC 

Era berean, Alien sortako lehen 4 filmak biltzen dituzten multzo hauetan topa daitekeen bertsioarekin ere bat etorriko dira azpidatziak:

 Alien Anthology 1979-1997 BRRip XviD - CODY
 Alien Anthology 1979-1997 720p BRRip x264-HDLiTE
Zip archive alien_1979_euskara.srt.zip — Zip archive, 20 KB
Azpitit dio:
2017/05/18 12:08

Eskerrik asko Zumaiako Institutuko ikasle eta irakasleok. Beste bat ere euskaratuko duzuela laster, La La Land, entzun dugu. Oso ondo.

Jakin beza herriak beste institutu batean ere Inside Out euskaratu zutela iaz: Leioako Barandiaran institutuko DBH4ko ikasleak izan ziren orduan. Haien irakasle batek esan zigun beste bat ere bazetorrela ondoren, baina ez dakigu...

Tira, beste inongo institututan filmak euskaraz eman nahi badituzte, badago katalogoa geurean. Eta animatzen bada inor ikasleekin gauzak euskaratzera, laguntzeko prest gaude.