Rocks in My Pockets

via Open Data Euskadi — 2017/05/27 08:45:00 GMT+1

Animaziozko film interesgarria, oso originala eta pertsonala, egile baten lan pertsonala guztiz: zuzentzetik animaziotik egitera, dena berak, Signe Baumanek egina da. Nazioartean ingelesezko narrazioarekin banatu zen, ez baitago dialogorik, bakarrik narratzailearen lokuazioa, eta narratzaile hori ere Bauman da bai ingelesez eta bai letonieraz (hizkuntza horretako izenburua: Akmeņi manās kabatās).

Sinopsia: Saga familiar bat, egilearen familian oinarritua, non senideak diren zenbait emakumek osasun mentaleko arazoak izan dituzten (Signe zinegile eta artistak barne). Sormena eta askatasun gogoa batetik, eta gizartearen espektatibak bestetik, talkan emakumezkoen barne munduan. Hori, Letoniako 20. mendeko zenbait pasarteri lotuta, 1920ko hamarkadatik (orduan independentzia lortu berri), 2. mundu gerratik igarota (Nazien okupazioa), eta Sobiet Batasuneko errepublika izan zeneko urteak gero (1945-1991).

Zuzendari eta animatzailea: Signe Bauman. Herrialdea: Letonia. Musika: Kristian Sensini. IMdb

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Rocks in My Pockets-HD.mp4 3.2 GB
 Rocks.in.My.Pockets.2014.DVDrip.x264

Azpidatzi hauek Open Data Euskadiko sortan askatu zituzten.

Zip archive Rocks in My Pockets-HD.SRT.zip — Zip archive, 42 KB