Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Twin Peaks S03, mende laurden baten ondoren

Azpitit ¦ 2017-06-04 ¦ 14:10 ¦

Twin Peaks S03, mende laurden baten ondoren

Twin Peaks, 20. mendeko telesail miretsienetako bat, itzuli egin da, eta ez da berregiketa bat, baizik eta jarraipena. Beraz, S03 edo hirugarren denboraldia da hau.

Telesailaren bi denboraldi originalak boluntario batzuek euskaratu zituzten, Gailur Bikiak operazioa deitu zioten hari. Ba orain, haren bultzatzaileek 3. denboraldiko lehen 3 atalak euskaratu dituzte jada.

Atal berriak apurka joango dira AEBetako Showtime telebistan ematen, irailera arte, eta Gailur Bikiak operazioak eskertuko ditu boluntarioak atalok euskaratzen jarraitzeko. Jarri kontaktuan GailurBikiakOperazioa a-bildua Gmail puntu Com e-posta helbidearekin.