Fading Gigolo

via Open Data Euskadi — 2017/03/04 23:00:00 GMT+1

Rolak aldatuta agertzen dira John Turturro eta Woody Allen Fading Gigolo pelikulan. Egia da biak ala biak behin baino gehiagotan aritu izan direla zuzendari zein aktore lanetan, baina ukaezina da Turturro aktore lanarekin lotzen dugula, eta Allen, berriz, zuzendariarenarekin. Pelikula honetan, berriz, aginduak ematen jarri zaigu aktorea, eta jasotzen, bestalde, zuzendaria. (Gontzal Agoteren Berria-ko artikulutik).

Sinopsia: Gizonezkoen prostituzioa da komediaren ardatza. Murray eta Fioravante lagunak dira, eta biak nahiko egoera ekonomiko larrian daude, bereziki Murray. Haren doktoreari eginen dion bisita batean, hark aipatuko dio gizonezko baten bila ari direla hiruko bat egiteko. Berehala, Murrayk estualdi ekonomikotik ateratzeko aukera ikusiko du, eta Fioravanteri egingo dio proposamena. Horrela hasiko dira gigoloen negozioan, Fioravante gigolo gisa eta Murray haren managerrarena egiten.

Zuzendaria: John Turturro. Gidoia: John Turturro. Aktoreak: John Turturro, Woody Allen, Vanessa Paradis, Liev Schreiber, Sharon Stone, Sofía Vergara. Izenburua EHn: Apprenti gigolo (fr). Aprendiz de Gigoló (es), Aprendiz de gigoló (es), Gigolo Ikastuna (eu). IMDB

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Fading.Gigolo.2013.LIMITED.720p.BluRay.x264-GECKOS
 Fading.Gigolo.2013.LIMITED.1080p.BluRay.x264-GECKOS
 Fading.Gigolo.2013.720p.BluRay.x264.YIFY
 Fading.Gigolo.2013.1080p.BluRay.x264.YIFY 

Azpidatzi hauek Open Data Euskadiko sortan askatu zituzten.

Zip archive Fanding Gigolo (2013) - Gigolo ikasTuna.srt.zip — Zip archive, 27 KB