Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Blues Brothers (1980)

Oier Gorosabel Larrañaga ¦ 2017-06-17 ¦ 15:45 ¦

John Belushi eta Dan Aykroyd aktoreek Jake eta Elwood Blues anaien paperak sortu zituzten EEBB-etako “Saturday Night Live” TB saiorako; horko esketx musikaletan oinarrituz osatu zuten pelikula hau. Bertan hainbat musikari beteranoren interbentzioak ikusiko ditugu: James Brown, Aretha Franklin, Ray Charles, John Lee Hooker eta bereziki Cab Calloway. Kameoak egiten dituzten antzezleak ere asko dira, hemen ikus dezakezuenez. Pelikula luzea izan arren, oso dibertigarria da; batez ere erritmoa modu bikainean mantentzen duelako.

Sinopsia: Jake Blues Joliet espetxetik atera da, han hiru urte igaro ondoren ; kanpoan Elwood anaia du zain. Biak St. Helen umezurztegian hezitakoak dira; bertako mojek arazo ekonomikoak dituztela jakitean, haiek behar dituzten 5000 dolarrak eskuratzen saiatuko dira, lehen zuten musika taldeko kideak berriro bilduz.

Zuzendaria: John Landis. Ekoizlea: Robert K. Weiss. Gidoia: Dan Aykroyd, John Landis. Antzezleak: John Belushi, Dan Aykroyd, Kathleen Freeman, Cab Calloway, James Brown, Chaka Khan, John Lee Hooker, Pinetop Perkins, Murphy Dunne, Steve Cropper, Donald Dunn, Willie Hall, Tom Malone, Ray Charles, Carrie Fisher, Henry Gibson, Aretha Franklin, Lou Marini, Matt Murphy, Alan Rubin, John Candy, Steve Lawrence, Twiggy, Frank Oz, Jeff Morris, Charles Napier, Armand Cermani, Steven Williams. Izenburuak: “Blues Anaiak” (eu), “Les Frères Blues” (fr), “Granujas a Todo Ritmo” (es).

Bertsio hauetarako:

 The.Blues.Brothers.1980.1080p.BrRip.x264.bitloks.YIFY
 The.Blues.Brothers.1980.EXTENDED.1080p.BluRay.X264-AMIABLE
 The.Blues.Brothers.1980.EXTENDED.720p.BluRay.X264-AMIABLE
 The Blues Brothers (1980) EXTENDED 720p BRRiP x264 AAC[Team Nanban]
 The.Blues.Brothers.1980.EXTENDED.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
 The Blues Brothers (1980) Extended 720p BRRip_sujaidr

Deskargak: 9

 :  The.Blues.Brothers.1980.1080p.BrRip.x264.bitloks.YIFY.rar 36KB Osoak