Broken Flowers

Luistxo — 2017/06/27 16:14:00 GMT+1

Aberats aspertua da Bill Murrayren pertsonaia, Don. Bere bikoteak uzten duen egun berean gutun bat jasoko du, albiste misteriotsu bat dakarrena: izenik eskaintzen ez duen aspaldiko neskalagun batek diotso seme bat daukala. Polizia-eleberriak gogoko dituen bizilagun batek plan bat prestatuko du Don-entzat: bere neskalagunak izan zirenak bisitatu behar ditu, seme hipotetikoarena ikertzeko.

Lost in Translation-en erakutsi zuen barne-mundu antzekoa transmititzen du Bill Murrayk honetan: bakardadearen erretrato ironiko ez derrigor negatibo bat, eta gizonezko zahartuaren nostalgia intimoa.

Zuzendari eta gidoilaria: Jim Jarmusch. Aktoreak: Bill Murray, Jeffrey Wright, Sharon Stone, Frances Conroy, Jessica Lange, Tilda Swinton, Julie Delpy, Mark Webber, Chloë Sevigny, Christopher McDonald, Alexis Dziena.. Izenburua EHn: Broken Flowers (fr, en). Flores rotas (es). Estekak: Joseba Terrerosen kritika | IMDB

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Broken.Flowers[2005].DVDRIP.Mentality
 Broken.Flowers.2005.LIMITED.DVDRip.XviD-iMBT
Zip archive Broken.Flowers.eus-osoa.srt.zip — Zip archive, 21 KB