Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Turist (2014)

via Open Data Euskadi ¦ 2017-07-06 ¦ 17:07 ¦

Kritika berezituak esan du: "Familia konbentzionalari eta gizonon rol betikotuari jaurtitako granada latza, umore (beltz) finarekin. Ikusi, ikusi! Benetan bikaina da! Hamaika detaile magistralekin jantzia, argazkia eta musika primeran jarrita, eszenaratze paregabea..."

Sinopsia: Familia suediar perfektu bat, bikote gaztea, alaba eta semea, resort turistiko dotore batera heldu berri da, Alpe frantziarretan eski aste batez gozatzeko asmoz. Terrazan daudela bapatean elur-jausi bat gainera datorrela jabetzen dira. Haserako irribarre aztoratuak izu garrasi bihurtzen dira. Amak bi seme-alabak besarkatzen dituen bitartean, aitak iPhone-a hartu eta hanka egiten du (ikus eszena). Segundo batzuk igaro ondoren elur-jausiak ez dituela azpiratu konturatzen dira metro apur batzuetara garatu delako. Zauriturik egon ez arren gertaerak ondorioak eragingo ditu familia barruan, euren arteko erlazioak eta konfiantza urratuz. Aita zalantza pean dago orain eta bere estatusa berreskuratu beharko nola edo hala.

Zuzendari eta gidoilaria: Ruben Östlund. Aktoreak: Johannes Kuhnke, Lisa Loven Kongsli, Clara Wettergren, Vincent Wettergren, Kristofer Hivju, Fanni Metelius. Izenburua: Turist (sv), Force Majeure (en), Snow Therapy (fr), Fuerza mayor (es). Herrialdea: Suedia. Hizkuntza: Suediera. Estekak: IMDB | Legazpiko zineklubaren iritzia | Urretxuko Butak 21 zineklubarena (sinopsia hauei hartu diegu).

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Force Majeure 2014 720p Bluray x264 Aac-deff
 Force.Majeure.2014.BRRip.x264.HORiZON-ArtSubs
 Force.Majeure.2014.SWEDISH.1080p.BRRip.x264.DTS-JYK
 Force.Majeure.2014.1080p.BluRay.x264-GNiSTOR
 Turist (2014) BRRiP 1080p x264 DD5.1 EN Subs
 Force.Majeure.2014.1080p.BluRay Ganool 
 Force.Majeure.2014.720p.BluRay Ganool 
 Force.Majeure.2014.LIMITED.720p.BluRay.x264-GNiSTOR
 Force Majeure (2014) LIMITED 720p BrRip x264-nItRo
 Force Majeure (2014) BluRay 720p-Ganool
 Force Majeure 2014 LIMITED BDRip x264-GNiSTOR 
 Force.Majeure.2014.720p.BluRay.DTS.x264-HDAccess
 Force.Majeure.2014.720p.BluRay.DTS.x264-iNK
 Force.Majeure.2014.LIMITED.480p.BluRay.x264-mSD 
 Turist (2014) 1080p BrRip x264 AAC-MED
 Force Majeure (2014) LIMITED-XpoZ

Azpidatzi hauek Open Data Euskadiko sortan askatu zituzten.

Deskargak: 12

 :  Turist-force.majeur.eus.srt.zip 26KB Osoak