Chelovek’s kino-apparatom

Joxe Aranzabal — 2017/07/10 07:14:00 GMT+1

Dokumental mutu honek (“Man with a Movie Camera”, ingelesez) aurkezten du 1929an zelakoa zen bizimodu urbanoa Sobiet Batasuneko zenbait hiritan: Kiev, Kharkov, Mosku eta Odessa. Goizetik gauera bitartean, hiritar sobietarrak lanean eta aisialdian ikusten dira, garai hartako makineria berriekin interakzioan. 2012an, Sight & Sound aldizkariak izendatu zuen lan hau inoizko dokumentalik onena.

Zuzendaria: Dziga Vertov. Gidoilaria: Dziga Vertov. Aktoreak: Mikhail Kaufman. Izenburua: Man with a Movie Camera (en), Gizon zine-kameraduna (eu), L'Homme à la caméra (fr), El hombre de la cámara (es). Estekak: Wikipedia | Imdb

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta: Man With A Movie Camera (Vertov Cinematic Orchestra).avi