Kimssi Pyoryugi (Castaway on the Moon)

Salma — 2017/07/23 00:15:00 GMT+1

Uharte batean isolaturik geratu den gizon baten istorioa kontatzen da. Exekutibo bat da eta Han ibaira salto egin du bere buruaz beste egiteko asmoz, baina ustekabean irla jendegabe batera heldu eta ibaiaren erdian gelditu da. Utzi duen hiria urrutitik ikus dezake, baina ezin da itzuli. Orain zibilizaziotik aparte bizitzen ikasi beharko du. Bien bitartean, bere logelatik atera gabe 3 urte daramatzan “hikikomori” batek nola bizi den kontatuko digu.

Zuzendari eta gidoilaria: Lee Hey-jun. Aktoreak: Jung Jae-Young, Jung Ryeo-Won, Yang Mi-Kyeong, Park Yeong-Seo,Min-Heui Hong, So-Yeon Jang, Gyo-Hwan Koo, Jeong-Won Lee Iraupena: 116 min. Herrialdea: Hego Korea. Hizkuntza: Koreera. Izenburua: Kimssi Pyoryugi (Kim jauna, naufrago), Castaway on the Moon (en), Kim's Island (en), Náufrago en la luna (es), Des nouilles aux haricots noirs (fr), Kim-en Uhartea (eu). Imdb

Bertsio hauetarako da sinkronizazioa:

 Castaway.on.the.Moon.2009.BluRay.1080p.5.1CH.x264-SmallAndHD
 Castaway on the Moon 2009 BRRip 720p x264 AAC-PRiSTiNE[P2PDL]
 Castaway.on.the.Moon.2009.Blu-ray.1080p.x264.DTS.MySilu
 Castaway.on.the.Moon.2009.BluRay.720p.DTS.x264-CHD
 Castaway.on.the.Moon.2009.BluRay.1080p.DTS.x264-CHD
 Castaway.on.the.Moon.2009.iNTERNAL.BDRip.x264-MARS
 Castaway.on.the.Moon.2009.x264.DTS-WAF
Plain Text Kimssi pyoryugi .srt EUSK..srt — Testu arrunta, 34 KB