Ma vie de Courgette

via Filmazpit — 2017/03/03 20:00:00 GMT+1

Courgette ("kuiatxo") ezizen misteriotsua da 9 urteko mutil batentzat. Haren istorio berezia, hala ere, harrigarriro unibertsala suertatzen da. Amaren bat-bateko heriotzaren ostean, Courgette polizia atsegin baten lagun egin da, Raymond-ena. Raymondek harrera-etxe batera lagunduko dio Courgetteri, adin bereko beste ume batzuen artean bizitzera. Hasieran, Courgetteri kosta egingo zaio bere lekua topatzea ingurune arrotz eta zenbaitetan zakar horretan. Baina Raymond-en eta bere lagun berrien laguntzarekin, Courgettek konfiantza izaten ikasiko du, eta benetako maitasuna eta familia berri bat aurkituko du azkenean.

Zuzendaria: Claude Barras. Gidoia: Gilles Paris, Céline Sciamma, Germano Zullo, Claude Barras, Morgan Navarro. Aktoreak: Gaspard Schlatter, Sixtine Murat, Paulin Jaccoud, Michel Vuillermoz, Raul Ribera, Estelle Hennard. Izenburua EHn: Ma vie de Courgette (fr), La vida de Calabacín (es), My Life as a Zucchini (en). IMDB

Bi srt doaz itsatsita zip fitxategian, Xpoz eta Redblade izenekoak, ondo etorriko direnak, hurrenez hurren, bertsio hauekin:

 My Life as a Zucchini (2016) BluRay 720p x264 550MB (Ganool)-XpoZ
 My.Life.As.A.Zucchini.2016.720p.BluRay.x264-RedBlade[PRiME]

Azpidatzi hauek Filmazpit webgunean agertu ziren

Zip archive vie-courgette.zip — Zip archive, 30 KB