A Night at the Opera

via Filmazpit — 2017/07/27 06:16:00 GMT+1
Urtea
1935

Marx anaien (hemen hiru dira bakarrik) filmik ezagunena da, eta bertan daude haien filmografiako eszenarik ezagunenetako batzuk. Istorioa operaren munduan girotuta dago, eta protagonista Otis B. Driftwood dotezalea da (Groucho). Hau Claypool andre aberatsaren atzetik dabil (Margaret Dumont, jakina), New Yorken ematekoa den kontzertuan Lasparri tenorea babesten duena, eta Driftwood, Fiorello (Chico) eta Tomasso (Harpo) adiskide berrien laguntzaz, haren lekuan Rosaz maiteminduta dagoen Ricardo kantari gaztea jartzen ahaleginduko da.

Zuzendaria: Sam Wood. Ekoizpena: Irving Thalberg / Metro-Goldwyn-Mayer. Gidoia: George S. Kaufman eta Morrie Rysking, James Kevin McGuinness-en ipuinean oinarriturik. Argazkia: Merrit B. Gerstad. Musika: Herbert Stothart. Muntaketa: William LeVanway. Aktoreak: Groucho Marx, Harpo Marx, Chico Marx, Margaret Dumont, Kitty Carlisle, Allan Jones. Izenburua EHn: Une nuit à l'opéra (fr), Una noche en la ópera (es), A Night at the Opera (en), Gau bat operan (eu).

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

 A.Night.at.the.Opera.1935.720p.WEB-DL.AAC 2.0.H.264-HDStar[PublicHD]

Filma euskarazko bikoizketarekin, Euskal Encodings-en daukazue. Azpidatzi hauek Filmazpit-en azaldu ziren.

Zip archive a-night-opera-Gau-Bat-Operan.srt.zip — Zip archive, 29 KB