Mary and Max

Salma — 2017/08/04 17:40:00 GMT+1

Mary 8 urteko neskatila bakarti bat da, eta Melburnen (Australia) bizi da ez ohiko familia batean: ama alkoholikoa dauka eta aitaren zaletasun nagusia taxidermia da. Bere fisikoagatik akonplejatua dago; baina, bere tristezia gorabehera, mundua ulertzeko ahalegin handiak egiten ditu. Egun batean, bere jakin-mina asetzeko asmoz, ausaz aukeratutako gizon estatubatuar baten helbidera idazten du. Max du izena eta New Yorken bizi da, 40 urtetik gorako gizon judua eta gizena. Maxek arazoak ditu besteei emozioak adierazteko eta besteenak ere antzeman eta ulertzeko. Bien artean, gutunen bidezko harreman samurra eta gorabeheratsua izango dute.

Gehiago sakonduta: Adam Elliotek adiskidetasuna eta inperfekzioaren kontzeptuetan ardazten du filma, baina bestelako gaiak ere jorratzen ditu (bakardadea, inkomunikazioa, eskola jazarpena, bulimia…), ez modu serioan, umore beltz dosi asko erabiliz baizik. Stop motion teknikaz (plastilinaz) egindako maisulan bat da askorentzat (ez dago begi nahikorik planoen xehetasun guztiei erreparatzeko). Ez da haurrentzako filma, hori bai. Hunkigarria eta tristea, aldi berean.

Urtea: 2009. Jatorria: Australia. Iraupena: 92 minutu Zuzendaria eta gidoilaria: Adam Elliot . Argazkia: Gerald Thompson. Ahotsak: Toni Collette, Philip Seymour Hoffman, Barry Humphries, Eric Bana, Bethany Whitmore. Sariak: 2009an, Frantziako Annecy jaialdian: Animaziozko film onena (ex-aequo "Coraline" filmarekin) , 2009ko Berlinalen: Kristalezko Hartza (izendapen berezia - Generation 14plus). Ekoizpena: Melanie Coombs / Melodrama Pictures Film Victoria, SBS Television Australia, Adirondack, Pictures. Imdb

Bertsio hauetarako dira azpidatziak:

 Mary.and.Max.2009.720p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY
 Mary.and.Max.2009.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY
 Mary and Max (2009) 1080p BrRip x264 - YIFY
 Mary and Max (2009) 720p BrRip x264 - YIFY
Zip archive Mary-and-Max.srt.zip — Zip archive, 34 KB