Neco z Alenky

Luistxo — 2017/08/15 08:34:00 GMT+1

Jan Svankmajer 1983an hasi zen bere lehen luzea prestatzen, hemen euskaratu dugun hau, eta 1987an amaitu zuen. Filma Lewis Carroll-en Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian ipuinean oinarrituta dago. Stop-motion-a irudi errealekin nahastuz (neska aktore bakarra, bere ahotsarekin), Carrollen orijinalari oso estuki lotzen zaio, nahiz eta pertsonaiaren bat faltan bota daitekeen...

Svankmajer artista grafiko, eskultore, diseinatzaile eta poeta surrealista txekiarra da. Bere animazio pelikulengatik egin zen ezagun artista hau. Estatikoak diren objektuen bitartez, jarraikako irudi finkoak erabiliz, mugimenduaren itxura sortzea helburu duen Stop-motion animazio teknikaren sortzaile garrantzitsuenetako bat da, eta horrek eragina izan du, besteak beste, Tim Burton edo John Lasseterren lanean.

Zuzendaria: Jan Svankmajer. Gidoia: Lewis Carroll, Jan Svankmajer. Aktoreak: Kristýna Kohoutová, Camilla Power. Izenburua EHn: Alice (fr). IMDB

Bertsio honetarako dira azpidatziak:

 Alice[Neco z Alenky]1988 720p BRRip x264 AAC-BeLLBoY
Zip archive Alice [Neco z Alenky](eus).srt.zip — Zip archive, 4 KB