Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Rebecca (1940)

Oier Gorosabel Larrañaga ¦ 2017-09-10 ¦ 10:07 ¦

Alfred Hitchcock zuzendariaren pelikularik famatuenetakoa da, ez alferrik: Daphne du Maurierren liburuan oinarritutako gidoia ustekabez betea dago, eta argazkiak maisuki isladatzen du protagonistak bizi diren Manderley jauregian ezkutatzen diren istorioen misterioa. Bi Oscar sari irabazi zituen: pelikularik onena eta argazkia.

Sinopsia: emaztea galdu eta urtebetera, Maxim De Winter aristokrata ingelesak neska xume bat ezagutzen du Montecarlon, andre estatubatuar baten neskamea. Maitemindu eta berehala ezkontzen dira, eta biak Manderley jauregira doaz bizitzera. Bertan, baina, hildako emaztearen oroimena etengabea eta itogarria egingo zaio De Winter andere berriari.

Zuzendaria: Alfred Hitchcock. Ekoizlea: David O. Selznick. Gidoia: Philip MacDonald, Michael Hogan, Robert E. Sherwood, Joan Harrison, Michael Hogan, Daphne du Maurier. Musika: Franz Waxman. Argazkia: George Barnes. Antzezleak: Laurence Olivier, Joan Fontaine, Judith Anderson, George Sanders, Nigel Bruce, Gladys Cooper, Reginald Denny, C. Aubrey Smith, Florence Bates, Leo G. Carroll, Melville Cooper, Forrester Harvey, Gino Corrado, Leonard Carey, Lumsden Hare. Izenburuak: Rebecca (eu, en, fr), Rebeca, una mujer inolvidable (es).

Bertsio hauetarako:

 Rebecca (1940) 720p BluRay.x264 SUJAIDR
 Rebecca.1940.1080p.BluRay.X264-AMIABLE
 Rebecca.1940.720p.BluRay.X264-AMIABLE
 Rebecca.1940.720p.BluRay.X264-AMIABLE [PublicHD]

Deskargak: 23

 :  Rebecca (1940) 720p BluRay.x264 SUJAIDR.rar 50KB Osoak