La Vénus à la fourrure

via Open Data Euskadi — 2017/03/05 13:37:00 GMT+1

Leopold von Sacher-Masoch idazlearen eleberri erotiko baten moldaketa librea da. Izan ere, liburuaren gainean David Ivesek egin zuen antzezlana izan da Polanskik hartu duen abiapuntua, eta hortik komedia beltz berezia sortu du.

Sinopsia: Antzezlan baterako probak egiten ari da Thomas, baina amorratuta dago hautagai guztiek erakusten duten kalitate eskasarekin. Ez du aurkitzen rol nagusia jokatzeko aktore aproposik. Halako batean, Vanda ailegatuko da; aktore batengan gustatzen ez zaizkion gauza guztiak dituela ohartuko da Thomas berehala. Pixkanaka-pixkanaka, iritzia aldatzen hasiko da, ordea; izan ere, Vandak argi eta garbi erakutsiko dio gai dela rol hori egiteko.

Zuzendaria: Roman Polanski. Gidoia: David Ives, Roman Polanski. Jatorrizko eleberria: Leopold von Sacher-Masoch. Antzezlan egokitzapena: David Ives Aktoreak: Emmanuelle Seigner, Mathieu Amalric. Izenburua EHn: La Vénus à la fourrure (fr), Larruen Venusa (eu), Venus in Fur (en), La Venus de las pieles (es). IMDB

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

 Venus in Fur 2013 1080p BluRay x264 AAC - Ozlem 

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek.

Zip archive Venus-Larruen-Venusa.Eusk.srt.zip — Zip archive, 40 KB