Flaskepost fra P

via Open Data Euskadi — 2017/03/05 10:07:00 GMT+1

Jussi Adler-Olsen idazlearen liburu sortetan oinarritzen diren hiru film hauek, Fasandraeberne, Kvinden i buret eta Flaskepost fra P trilogia bat dira. Honakoa dugu azkena eta beste bi filmetan bezala, desagerpenak ikertzen dituen polizia departamentu daniarra dugu protagonista. Bereziki, bi inspektore nagusiren inguruan lotzen da trama (bat jatorriz siriarra, Fares Fares aktoreak gorpuztua). Kasu honetan, komunitate kristau fanatiko baten baitan gertaturiko desagerketak dira gakoa; desagerpen batzuk aspaldikoak dira, baina kasu berriak ere gertatuko dira.

Zuzendaria: Hans Petter Moland. Gidoia: Nikolaj Arcel, Jussi Adler-Olsen, Mikkel Nørgaard. Aktoreak: Nikolaj Lie Kaas, Fares Fares, Pål Sverre Hagen, Jakob Ulrik Lohmann, Amanda Collin, Johanne Louise Schmidt. Izenburua EHn: Les enquêtes du Département V: Délivrance (fr). Redención: Los casos del departamento Q (es), IMDB

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Flaskepost Fra P 2016 DANISH 1080p BluRay x264 DTS-JYK2
 Flaskepost.Fra.P.2016.DKsubs.720p.BluRay.x264.DTS-PTNK
 Flaskepost.fra.P.2016.720p.BRRip.999MB.MkvCage 

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek.

Zip archive Flaskepost fra P (2016) - Eusk-sinkro.srt.zip — Zip archive, 25 KB