Mishima: A Life in Four Chapters

Luistxo — 2017/09/12 18:30:00 GMT+1

Yukio Mishima idazle eta intelektual japoniarrari buruzko biopic hau hiru planotan gertatzen da. Zuri-beltzean, Mishimaren bizitzako flashback-ak ikusiko ditugu; kolore errealistetan, Mishimaren bizitzako azken eguna; eta kolore saturatuetan eta eszenataki itxurako dekoratuetan, Mishimaren hiru eleberriren pasarte edo laburpenak.

Pasarteetan ageri diren eleberriak hauek dira:

  • Urrezko pabilioiaren tenplua.
  • Kyokoren etxea.
  • Zaldiak alderrai.

(izenburuen itzulpen kaskarrak neuri egotzi, hauetarik batere ez baitago euskaraz, lan bakarra itzuli da Mishimarena, Atoiuntzia, nik dakidala).

Mishimaren heriotza, azkenean, autoreak berak idatzia zeukan: Zaldiak alderrai istorioan ageri da, ohoreak harakirira behartutako ofiziala, eta istorio bera da Yukoku / Abertzalatasuna laburrarena, zeinaren filmaketaren pasarte bat agertzen den film honetan. Datu esanguratsu bat: Film hau ez zen sekula Japoniako aretoetan banatu.

Fitxa. Zuzendaria: Paul Schrader. Aktoreak: Ken Ogata, Masayuki Shionoya, Yasosuke Bando, Kōichi Satō, Kenji Sawada, Reisen Lee, Setsuko Karasuma, Sachiko Hidari, Toshiyuki Nagashima, Hiroshi Katsuno, Junkichi Orimoto. Musika: Philip Glass. Gidoia: Chieko Schrader, Paul Schrader, Leonard Schrader. Musika: Philip Glass. Ekoizleak: Francis Ford Coppola, George Lucas. Hizkuntzak: Japoniera, ingelesa. Estekak: Imdb | Roger Ebert.

Azpidatzien bi aukera doaz itsatsita, DVD eta Criterion izenekoak, ondo etorriko direnak bertsio hauekin:

 Mishima - A Life in Four Chapters (1985, Schrader, DVD).avi 730,6 MB
 Mishima - A Life In Four Chapters[The Criterion Collection][1985]Paul Schrader

Bertsio hauetan lehenak narrazioa ingelesez du audioan (Roy Scheiderren ahotsarekin; elkarrizketak ordea japonieraz dira), eta Criterion bertsioak japonierazko narrazioa du (Ken Ogata protagonista da narratzailea).

Zip archive Mishima2prest.zip — Zip archive, 51 KB