Twin Peaks - The Return (2017) osorik euskaraz

Gailur Bikiak Operazioa — 2017/09/15 11:10:00 GMT+2

Twin Peaks. 25 urte geroago, berriz ere gertatzen ari da, boladan dira berriro ere gure gustuko txikleak.

Jatorrizko telesaila amaitu eta mende laurdenera, Fire Walk With Me filma, Missing Pieces muntaketa eta makina bat liburu, artikulu eta abar tartean, Mark Frost eta David Lynchek berriro ere hartu zuten egitasmoa, eta 18 zatitan aurkeztu jarraipena, den-denak David Lynchek zuzenduta. Telesaila ala zatikatutako filma? Iragana ala etorkizuna?

Pertsonaia ezagunak eta berriak, betiko bazterrak eta Twin Peaks-ekin lotuko ez genituzkeenak, iluntasuna, umorea, indar ezkutuak, indarkeria, … sumatzen da egileak libre aritu direla, nostalgia ase nahitik urrun baitago telesaila.

Gailur Bikiak Operazioak osatu ditu 2017ko s03 edo The Return honen azpidatzi guztiak, 18 ataletakoak. Hemen dituzue denak bilduta.