A bout de souffle

Joxe Aranzabal — 2017/10/06 08:24:00 GMT+1

Lapur txiki batek polizia motordun bat hiltzen du Frantziako errepide batean. Polizia atzean duela, neska amerikar batekin elkartzen da Parisen, eta konbentzitu nahi du Italiara joan dadin berarekin. Film hau da Nouvelle Vague mugimenduaren lehenetako adibide bat, eragin handikoa. Halaber, Jean-Paul Belmondo aktore gaztea ezagun egin zen pelikula honekin.

Zuzendaria: Jean-Luc Godard. Gidoilariak: Jean-Luc Godard, François Truffaut, Claude Chabrol. Aktoreak: Jean-Paul Belmondo, Jean Seberg, Daniel Boulanger. Musika: Martial Solal. Izenburua: Breathless (en), Arnasestuka (eu), À bout de souffle (fr), Al final de la escapada (es).

Estekak: Wikipedia | Imdb

Itsatsita bi aukera doaz. EUSavi izenekoa bertsio honekin dago sinkronizatuta:

 Breathless (Jean-Luc Godard, 1960).avi

Eta Criterion izenekoa hauekin:

 Breathless (À Bout de Souffle) 1960 Criterion BluRay 
 À.bout.de.souffle.1960.1080p.Criterion.Bluray.DTS.x264-GCJM
 Breathless.1960.Criterion.1080p.BluRay.x264.EAC3-SARTRE
Zip archive Breathless (Jean-Luc Godard, 1960).EUS.srt.zip — Zip archive, 30 KB