Cemetery of Splendour

Ekialde — 2017/10/09 17:05:00 GMT+1

Soldadu talde bat gaixotasun arraro batek jota dago, erietxe batean: lo ematen dituzte orduak, gauez eta egunez, eta tarteka baizik ez dira esnatzen. Batzuek senideen bisitak dituzte, baina beste bisitari batzuk bolondresak dira, hala nola Jen emakume herrena, zeinak Itt izeneko soldaduarekin harreman berezia garatuko duen. Iraganeko mamuak edota maitasunaren ertzak pantailaratzen ditu Thailandiako zuzendari ezagunenak, fantasia eta errealitatea nahasten diren zinemaren lurralde horretan; apenas apaingarririk gabe lurralde magiko baten ilusioa sortuz.

Zuzendaria: Apichatpong Weerasethakul. Gidoilaria: Apichatpong Weerasethakul. Aktoreak: Jenjira Pongpas Widner, Banlop Lomnoi, Jarinpattra Rueangram. Izenburua: Cemetery of Splendour (en, es, fr), Rak ti Khon Kaen (thaiera). Hizkuntzak: thaiera, ingelesa. IMDB

Bertsio hauetarako da sinkronizazioa:

 Cemetery.of.Splendor.2015.LIMITED.720p.BluRay.x264-DEPTH
 Cemetery.of.Splendor.2015.720p.BRRip.1GB.MkvCage
Zip archive cemeteryeus.zip — Zip archive, 28 KB