Seoulyeok (Seoul Station)

via Filmazpit — 2017/10/12 09:08:00 GMT+1

Aurtengo Bilboko 2017ko Fant zinemaldi fantastikoko garaikur nagusia Yeon Sang-ho korearrarentzat izan zen, Seulgo tren geltoki nagusian girotutako animaziozko film beldurgarria honengatik (animazioa da baina ez haurrentzakoa). Eskale askoren bizilekua da tren geltokia, eta neska gazte batek bikotearekin duen harremana apurtu eta bertan aterpe hartuko duenean, zombi bilakatutako eskaleen erasoa jasango du. Zuzendari berarena da aktore errealekin egindako Busanerako Trena, eta Seoul Station hau haren prekuela dela esan daiteke.

Zuzendaria: Sang-ho Yeon. Gidoia: Sang-ho Yeon. Ahotsak: Ryu Seung-ryong, Lee Joon, Shim Eun-kyung. Generoa: Animazioa, terrorea. Herrialdea: Hego Korea. Hizkuntza: koreera. Izenburua: Seoulyeok (kr), Seoul Station (en, es, fr), IMDB

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Seoul.Station.2016.BluRay.720p.700MB.Ganool
 Seoul.Station.2016.SUBFRENCH.1080p.BluRay.x264-ULSHD
 Seoul Station (2016) BluRay 1080p 5.1CH x264 Ganool
 Seoul.Station.2016.BluRay.720p.ZooCine.OrG 

Azpidatzi hauek Filmazpit webgunean agertu ziren.

Zip archive seoul-station-eu-Ganool-osoa.srt.zip — Zip archive, 18 KB