Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Toivon tuolla puolen (2017)

Luistxo ¦ 2017-11-01 ¦ 09:15 ¦

Etorkin siriar bat (Khaled) Finlandiara iritsiko da irregularki. Administrazioak ez dio erraz jarriko, baina zoriak jatetxe arraro bat halamoduz kudeatzen duten finlandiar batzuen taldera eramango du. Jende hotz eta vodkazale horren artean, enpatia ere badela ikusiko du Khaledek.

Zuzendari eta gidoilaria: Aki Kaurismäki. Aktoreak: Sakari Kuosmanen, Sherwan Haji, Simon Hussein Al-Bazoon, Ilkka Koivula, Nuppu Koivu, Niroz Haji. Izenburua: Toivon tuolla puolen (fi), Itxaropenaren Beste Aldea (eu), The Other Side of Hope (en), El otro lado de la esperanza (es), L'autre côté de l'espoir (fr). Herrialdea: Finlandia. Hizkuntzak: finlandiera, arabiera, ingelesa. Estekak: IMDB | Rotten Tomatoes

Bertsio honetarako:

 Toivon tuolla puolen 2017 720p BRRip x264 titler

Aki Kaurismakiren estilo espartar-finlandiarra, hotz eta lehorra, abegikortasunaren metafora ere bada, kasu honetan. Esperantza ere badela etorkinentzat, Europako herrietako jende xumearen artean. 2017ko Berlinale-ko film txalotuenetakoa.

Deskargak: 11

 :  Toivon-tuolla-OSOA.srt.zip 19KB Osoak