Inoizko filmik onenak euskaraz

Azpitit — 2018/01/09 11:07:00 GMT+2

Sight & Sound aldizkariak bere garaian egindako "film onenen" zerrenda fidagarri samarrari erreparatuz, 25 onenak euskaratzeko lanean jardun du Joxe Aranzabalek azken hilabeteotan. Zerrendako batzuk aurretik beste euskaratzaile batzuk eginak zeuden, baina hutsuneak apurka betetzen joan da Joxe. Hemen 25en zerrenda, bere blogeko sarreran.

Era berean Goio Arana irakasleak posterra egin du 25 filmekin, eta dotore geratu da. Gure azalean jarri dugu hurrengo asteetarako erakusgarri. Eskerrik asko Joxe eta Goio.