Slava

via Filmazpit — 2018/01/02 07:17:00 GMT+1

Tsanko Petrovek, Bulgariako trenbideetako langile batek, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean, eta poliziari abisatzen dio. Ministerioko agintariek, ustelkeria kontuetan sartuta daudelarik, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, albiste on batekin kontra-informazioa egiteko. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna lehengoratzeko borroka.

Zuzendari, ekoizle eta gidoilariak: Kristina Grozeva, Petar Valchanov. Aktyoreak: Stefan Denolyubov, Margita Gosheva, Kitodar Todorov, Mira Iskarova. Herrialdea: Bulgaria. Hizkuntza: bulgariera. Izenburua: Slava (bu), Glory (en), Aintza (eu), Un minuto de gloria (es). Imdb

Azpidatziak ondo etorriko dira bertsio hauekin:

 Glory.Slava.2016.DVDRip.x264.AC3.HORiZON-ArtSubs
 Glory.2016.LIMITED.DVDRip.x264-BiPOLAR

Azpidatzi hauek Filmazpit webgunean agertu ziren.

Zip archive slava-glory-eus.srt.zip — Zip archive, 27 KB