Le Nouveau

via Filmazpit — 2018/01/02 08:02:00 GMT+1

Benoit 14 urteko mutikoa landa-gunetik Parisera doa bizitzera. Aurreneko eskola eguna uste baino zailagoa gertatuko zaio eta berehala bakartuta sentituko da. Egun batean, Johanna, suediar ikaskide berria helduko da eskolara eta hura arazorik gabe koadrila ezagunenean sartuko da. Benoitek, osabaren aholkuak jarraituz, ikaskide guztiak etxean antolatuko duen festara gonbidatuko ditu. Aukera paregabea izango da bere burua ezagutzera eman eta bide batez, Johannarengana gerturatzeko.

Zuzendari eta gidoilaria: Rudi Rosenberg. Aktoreak: Rephaël Ghrenassia, Joshua Raccah, Géraldine Martineau, Guillaume Cloud Roussel, Johanna Lindstedt, Max Boublil, Eytan Chiche, Gabriel Nahum, Ismaël Mandile. Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: frantsesa. Izenburua: Le Nouveau (fr), Hasiberria (eu), The New Kid (en), El novato (es). Imdb

Azpidatziak ondo etorriko dira bertsio honekin:

 Le.Nouveau.2015.FRENCH.BDRip.XViD-eVe

Azpititulu hauek agertu ziren Filmazpit webgunean.

Zip archive Le.Nouveau.2015.eus-HASIBERRIA-Prest.srt.zip — Zip archive, 25 KB