Star Wars Episode I: The Phantom Menace

Oier Gorosabel Larrañaga — 2018/06/17 08:14:00 GMT+1
Urtea
1999

George Lucas zuzendariari eginiko kritiketan, bere film serie ezagun honen barruan kalitate mailan gorabehera handiak egin izana egozten zaio. Zentzu honetan, zaleek Episode I delako hau ez dute leku onenean uzten, haurrentzako ikuspegia eman diolakoan; horregatik, hain zuzen ere, umeekin ikusteko pelikula aproposa eta dibertigarria da.

Sinopsia: Merkataritza Federazioak Amidala erregina gazteak gobernatzen duen Naboo planeta txikia blokeatu berri du; ekintza hau Sith Darth Sidiousek ezkutuan gauzatutako egitasmoa da. Qui-Gon Jinn jedi zalduna eta haren ikaslea den Obi-Wan Kenobik Amidala printzesa Coruscant Errepublikaren hiriburuan babestu dadin konbentzitzen dute. Baina blokeoa ekiditen saiatzean, erreginaren espaziontziak kalteak jasaten ditu, bere eskifaiak basamortuz beteriko urruneko Tatooine planetan lurrartzera derrigortua dagoelarik...

Zuzendaria: George Lucas. Ekoizlea: George Lucas, Rick McCallum. Gidoia: George Lucas. Musika: John Williams. Argazkia: David Tattersall. Muntaia: Ben Burtt. Jantziak: Trisha Biggar. Antzezleak: Liam Neeson, Ewan McGregor, Natalie Portman, Jake Lloyd, Ian McDiarmid, Pernilla August, Oliver Ford Davies, Hugh Quarshie, Ashmed Best, Anthony Daniels, Kenny Baker, Frank Oz, Terence Stamp, Andrew Secombe, Ray Park, Samuel L. Jackson, Sofia Coppola, Keira Knightley, Silas Carson, Lewis McLedo, Gin Clarke, Hassani Shapi, Michaela Cottrel, Warwick Davis. Izenburuak: Star Wars, épisode I : La menace fantôme (fr), Star Wars: Episodio I - La amenaza fantasma (es), Star Wars I. Atala: Mamu mehatxua (eu). Wikipedia .

Oharra: Yoda Maisuaren hizkerari ezaugarri berezia baina halere ulergarria emate aldera, naffarrera klasikoz hizketan jarri dugu, Josu Lavinek garatutako itzultzaile automatiko hau erabiliz.

Bertsio honetarako:

 Star.Wars.Episode.1.The.Phantom.Menace.1999.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY.mp4