Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz

Star Wars Episode III : Revenge of the Sith (2005)

Oier Gorosabel Larrañaga ¦ 2018-10-02 ¦ 23:43 ¦

Star Wars serie osoaren barruan hirugarrena (prekuelako trilogiaren azkena) den film honetan, Anakin Skywalker azkenean Alde Ilunera pasatzen ikusten dugu. Bitartean Errepublika Galaktikoa, senatuan eginiko bozketa bidez, Inperio bilakatzen da. Horrela, demokraziatik diktadurara pasatzeko moduetako bat erakusten zaigu (autokolpe eta guzti).

Sinopsia: Klonen Gerren hasieratik hiru urtera, Jedi Zaldunak galaxian zehar sakabanatuak daude, Separatisten kontrako hainbat frontetan. Jedien Kontseiluak Obi-Wan Kenobi maisua Grievous Generala borrokatzera bidaltzen du. Bitartean, Anakin Skywalker jedi gaztea eta Palpatine kantzelaria gero eta hurbilago daude; azken honek (benetan Darth Sidious sith jaun iluna denak) Anakinengan maltzurki eragingo du, Jedien Ordena eta Errepublika kolokan jartzeraino.

Zuzendaria: George Lucas. Ekoizlea: Rick McCallum. Gidoia: George Lucas. Musika: John Williams. Argazkia: David Tattersall. Antzezleak: Ewan McGregor, Hayden Christensen, Natalie Portman, Ian McDiarmid, Samuel L. Jackson, Christopher Lee, Anthony Daniels, Kenny Baker, Frank Oz, Jimmy Smits, Temuera Morrison. Izenburuak: Star Wars, épisode III : La Revanche des Sith (fr), Star Wars: Episodio III - La venganza de los Sith (es), Star Wars III. Atala: Sitharren Mendekua (eu). Wikipedia

Bertsio honetarako:

 Star.Wars.Episode.3.Revenge.of.the.Sith.2005.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX

Deskargak: 0

 :  Star.Wars.Episode.3.Revenge.of.the.Sith.2005.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY.rar 29KB Osoak