Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak
Azpitituluen bloga
The Fountain (2006)
Borja ¦ 2010-03-07 ¦ 17:07
Heriotza, maitasuna eta betikotasunaren inguruko film poetiko eta liluragarria.
Zuzendaria: Darren AronofskyAktoreak: Hugh Jackman eta Rachel Weisz
Generoak: Fantasia, drama
Gaztelaniazko titulua: La Fuente de la Vida
Azpitituluak fitxategi honekin bat datoz: The Fountain [2006] DvDrip [Eng]-aXXo.avi
Azpititulu osoak: The Fountain [2006] - Euskaraz.rar 14KB (14508 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuThe Road (2009)
elkarlanean ¦ 2010-03-05 ¦ 10:33
Cormac McCarthy-ren The Road eleberrian oinarritutako filma. Zientzia-fikzio gogor eta iluna. Zuzendaria: John Hillcoat. Argazki zuzendaritza: Javier Agirresarobe (eibartarra). Protagonista: Viggo Mortensen.
Avi bertsio honekin sinkronizatua: The Road DVDSCR XVID V2- ToXiC.English
Elkarlanean euskaratua: Birasuegi eta Luistxo.
Azpititulu osoak: TheRoad-Toxic-eu.rar 16KB (16594 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuLåt den rätte komma in (2008)
mortxepeko ¦ 2010-02-27 ¦ 19:48
Suedierazko filma. Ingelesezko izenburua: Let the Right One In. Gaztelaniazkoa: Dejame entrar. Euskaraz Utzi sartzen jarri diogu.
Banpiro arruntak maite badituzu, elurra eta hotza, haur-nerabeen maitasun istorioak... Terrorea gustuko baduzu, pelikula hau gustatuko zaizu. Euskaraz doblatua ere bada.
Azpititulu osoak: utzi sartzen.srt.rar 12KB (13025 byte)
Permalink | erantzun edo komentatu (2 erantzun)Germinal (1993)
Doraemon ¦ 2010-02-23 ¦ 17:47
Emile Zola-ren Germinal eleberrian oinarritua. 1993ko filma. Zuzendaria, Claude Berri. Aktoreak, Gerard Depardieu, Renaud, Miou-miou, Jean Carmet... Informazioa IMDB-n.
Azpitituluak bat datoz film bertsio honekin, 824 Mb-koa: Germinal - 1993 - Depardieu, Renaud, Miou-Miou, Carmet - DvdRip Fr
Azpititulu osoak: Germinal - 1993 - Depardieu, Renaud, Miou-Miou, Carmet - DvdRip Fr_euskaraz.zip 42KB (43121 byte)
Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)Up (Pixar) (2009)
Doraemon ¦ 2010-02-22 ¦ 17:39
Up, 2009. urteko Pixar estudioaren animazio digitala. Pete Docter eta Bob Peterson dira zuzendariak.
Azpitituluak sinkronizatuta daude bertsio hauekin:
Up.2009.TS.XVID-FOX-MFDss Up.2009.TS.XVID-FOX
Wikipedian informazioa.
Azpititulu osoak: Up.2009.TS.XVID-FOX-MFDss_euskaraz.zip 21KB (21939 byte)
Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)La Teta Asustada (2009)
Luistxo ¦ 2010-02-14 ¦ 08:57
La Teta Asustada Peruko pelikula bat da, Claudia Llosak zuzendua. Gaztelaniaz da gehiena, baina pasarteak ditu Kitxueraz; protagonista nagusiak kitxuak dira.
2009ko Berlingo Hartzaren sari nagusia jaso zuen filmak. Aktore protagonistak, Magaly Solierrek, kitxueraz hitz egin eta kantatu zuen saria eskuetan zuela. Unea hunkigarria izan zen eta blog honetan jaso zuen batek. 2010eko Oscarretarako, ingelesez ez den hizkuntza batean lehiatzen da, nominatuen artean. Pertsonalki, ez dut uste Campanellaren El Secreto de sus Ojos filma baino hobea denik, baina merezi duen filma da. Gogorra, hori bai.
Bertsio hau La-Teta-Asustada-DVDRIP-Spanish-2009-newpct-com 1.3 Gb-ko avi-arekin dago sinkronizatua. Hemen dago Torrent-a. Torrentean, avi-arekin batera, gaztelaniazko .srt bat dator kitxuerazko zatientzako. Pasarte horietarako dira euskarazko azpitituluak ere. Hau da, gaztelaniaz ari diren bitartean ez dago azpititulurik, eta kitxueraz ari direnean, euskarazko azptituluak agertuko zaizkizu hauek instalatuz gero.
Azpititulu osoak: LaTetaAsustada_eu.srt 10KB (10296 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuLost
azpitituluak ¦ 2010-02-06 ¦ 15:09
Lost kultuko telesail bat bilakatu da. 2004. urtetik 2010.era sei denboraldi garatu dira. Seigarrena amaierakoa omen da.
Euskarazko informazioa badago Wikipedian: Lost.
Permalink | erantzun edo komentatu (5 erantzun)Ten canoes (2006)
lima ¦ 2010-01-26 ¦ 14:23
Ten Canoes (2006) Australiako film bat da. Ikuspegi berritzaile batekin aborigenen mundua erakusten du: natura, kultura, bizimodua, tradizioak, gizatasuna eta hizkuntzak. Ahozko tradizioaz baliatzen da istorioa ehuntzeko. Australiako aborigenen hizkuntza batean eginiko lehen film luzea ei da. Nazioartean zabaldutako bertsioan narratzaileak ingelesez egiten du, eta pertsonaiek Yolŋu Matha hizkuntzak erabiltzen dituzte, baina badu bertsio bertsio bat osorik Yolŋu Matha hizkuntzetan.
Azpititulu hauek Ten.Canoes.DVDRip.XviD-NODLABS.avi bertsioarekin sinkronizatuta daude. Hori eskuratzeko, esate baterako, torrent hau erabil daiteke.
Azpititulu osoak: Ten.Canoes.2006.eu.srt 56KB (58260 byte)
Permalink | erantzun edo komentatu (2 erantzun)To shoot an elephant (2009)
Luistxo ¦ 2010-01-13 ¦ 15:20
To Shoot An Elephant ingelesezko dokumentala da, baina euskal ekoiztetxe batek egina (Eguzki Bideoak). Dokumentala, eta haren testuak CC-BY-NC-SA lizentziapekoak dira.
Ekoizleek beraiek jarri dute filma Avi formatuan jaisteko moduan Pirate Bay Torrenten lekuan. 1.2 megako fitxategi bat da han dagoen filma. Karpeta bat ere badator torrent horrekin, zeinean zenbait hizkuntzatan datozen azpitituluak, euskarazkoak ere bai. Baina beste nonbaitetik eskuratu baduzu bideoa, azpitituluak hemen ere badaude orain.
Azpititulu osoak: toshoot_eu.rar 27KB (28479 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuBiak batean
Oihana ¦ 2009-12-17 ¦ 17:41
Kaixo lagunok!
Lehenik eta behin zorionak eta eskerrak gune hau sortu eta kudeatzeagatik.
Zalantzatxo bat daukat: pelikula baten irudia (.avi formatuan) eta azpitituluak (.srt) eskuratu ditut, baina bi ataletan bakoitza (cd1 eta cd2 eta azpitituluak ere bitan)eta orain, nola egin dena bateratzeko eta pelikula haseratik amaieraraino etenik gabe gozatu ahal izateko?
Mila esker!,
Oihana