Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak
Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera
AcidRip dvd-etatik materiala erauzteko (ripeatzeko) programa bat da, UbuntuLinux sistema eragilean dabilena.
Niri (Luistxo) ez dit funtzionatzen Ubuntu Hardy Heron bertsioan, ez dakit zergatik. Bai ordea Feisty Fawn bertsioan.
Bideoa atera daiteke, soinu bandarekin batera, eta baita azpitituluak ere.
Instrukzioak
AcidRip martxan jarri, eta kargatu dvd bat. Eman Load Dvd.
Eskumako lehiatilan eduki desberdinak agertuko zaizkizu. Film baten ondoan, bideo puska txikiak edo extrak egon daitezke Dvd batean. Normalean puska luzeena izango da filma. Hura aukeratu ezazu, txikitu eta .avi bat ateratzeko.
Filmaren luzeeraren arabera, aukeratu zenbat Mb-tara murriztu nahi duzun emaitza, eta tamaina horretako .avi fitxategi bat lortuko duzu. 700 Mb ingurukoa, Cd batean ere sartuko zaizu. Film luzea bada, kalitatea galduko du 700 Mb-tara agian. 900 Mb edo 1.4 Gb ere aukeratu dezakezu: nahi duzun tamainara murriztuko du avi-a.
Dvd komerzial jakin batek, normalean, soinu-banda bat baino gehiago eskaintzen dizu, eta baita azpitituluren bat edo beste.
Aukeratu zein soinu bandarekin entzun nahi duzun. Azpitituluen webgune honetan, jatorrizko bertsioen alde gaude, eta hortaz, film anglosaxoi batena bada dvd hori, aukeratu ingelesa hor.
Azpitituluen aukera ere egin dezakezu, baina adi, ze azpitutulu bat aukeratuz gero .avi filmaren irudian sartzen ditu letrak, Hard Sub edo AzpitituluGogorrak? bailiran.
Hortaz, demagun film ingelesa dugula Dvd batean, eta azpitituluak badaudela gaztelaniaz. Interesatzen zaiguna da:
- irudiak ingelesezko soinuarekin .avi fitxategi batean, baina letrarik gabe.
- gaztelaniazko azpitutuluen fitxategia, gero euskaratzeko.
Igual bi elementu horiek urrats batean lortzeko metodoa badago programa honekin edo beste batekin, baina nik ez dut asmatu. Topatu dudan sistema bakarra da filma bi aldiz ripeatu edo erauzi.
- azpitituluak eskatu gabe, ingelesezko soinu banda aukeratu.
- edozein soinu banda aukeratuta, gaztelaniazko azpitituluak aukeratu, eta _-- aukera aktibatu.
Bigarren aukera horrek ere filmaren beste kopia bat emango dizu .avi formatuan, baina hori ez zaigu interesatzen, ezabatu dezakegu, lehen ripeatze edo erauzketarekin lortu dugun letrarik gabeko .avi-a interesatzen baitzaigu. Aldiz, bigarren ripeatzearekin lortu dugun .sub erako azpitituluak erabili ahal izango ditugu euskarazko azpitituluak ekoizteko.