Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Avidemux

Azpitituluak Vobsub formatura erauzi

Avidemux programan Tools menuko VOB->Vobsub aukera sakatu. Irudikoaren bezalako leiho bat agertuko zaigu.


Argazkiak.org | avidemux eskuliburua 1: VobSub erauzketa © cc-by-sa: ileturia

VOB file(s) kutxaren pareko Browse botoia sakatuta, DVD-ko VIDEO_TS karpetara joan eta han aukeratu .VOB fitxategia. Bat baino gehiago badago, 1 GB-ko tamaina duen lehena aukeratu.

IFO file kutxaren pareko Browse botoia sakatuta, DVD-ko VIDEO_TS karpetara joan eta han aukeratu aurrekoan aukeratu dugun fitxategiaren izen hasiera bera duen .IFO fitxategia.

Vobsub file kutxaren pareko Browse botoia sakatuta, aukeratu non eta zein izenekin gorde nahi dugun Vobsub fitxategia (.idx luzapenarekin).

Hirurak aukeratu eta gero OK sakatuta, aukeratutako karpetan eta aukeratutako izenarekin .idx eta .sub fitxategiak sortuko dira (denbora behar izaten du). Bi fitxategi horiek osatzen dituzte azpitituluak Vobsub formatuan.

Vobsub-etik srt-ra bihurtu OCR bidez

Avidemux programan Tools menuko OCR(Vobsub->srt) aukera sakatu. Irudikoaren bezalako leiho bat agertuko zaigu.


Argazkiak.org | avidemux eskuliburua 2: Srt bihurketa © cc-by-sa: ileturia

Select idx file botoian sakatuta .idx fitxategia aukeratuko dugu eta ondoren Select language aukeran bertan dauden hizkuntzetatik bat hautatuko dugu.

Output SRT file ondoko Open botoia sakatuta .srt fitxategia non eta zein izenekin gorde nahi dugun aukeratuko dugu.

OK botoia sakatuta ondokoa bezalako leiho bat agertuko zaigu.


Argazkiak.org | avidemux eskuliburua 3: OCR © cc-by-sa: ileturia

Bertan azpitituluen bitmap-eko letra bakoitzaren irudiak agertzen joango zaizkigu, laguntzeko testuinguruarekin batera, eta irudi bakoitza zein letra den esan beharko diogu. Hasieran ia letra guztiak galdetuko ditu, baina gero eta gehiago ezagutuko ditu berak bakarrik.

Amaitzen dugunean .srt fitxategia sortuta egongo da. Nahi badugu, Save Glyph aukera izango dugu OCR-aren informazioa gordetzeko sorta bereko edo font bera erabiltzen duen beste DVD bati OCR-a pasatzeko (Use Glyphset (optional) botoiari emango diogu horretarako hurrengoan).

(Informazio osatuagoa eta irudi gehiagorekin http://en.flossmanuals.net/Avidemux/ExtractingDVDSubtitlesv estekan duzu)


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe