Log note :
changed:

Avidemux

Azpitituluak Vobsub formatura erauzi

Avidemux programan 'Tools' menuko 'VOB->Vobsub' aukera sakatu. Irudikoaren bezalako leiho bat agertuko zaigu.

Argazkiak.org | avidemux eskuliburua 1: VobSub erauzketa © cc-by-sa: ileturia

'VOB file(s)' kutxaren pareko 'Browse' botoia sakatuta, DVD-ko 'VIDEO_TS' karpetara joan eta han aukeratu '.VOB' fitxategia. Bat baino gehiago badago, 1 GB-ko tamaina duen lehena aukeratu.

'IFO file' kutxaren pareko 'Browse' botoia sakatuta, DVD-ko 'VIDEO_TS' karpetara joan eta han aukeratu aurrekoan aukeratu dugun fitxategiaren izen hasiera bera duen '.IFO' fitxategia.

'Vobsub file' kutxaren pareko 'Browse' botoia sakatuta, aukeratu non eta zein izenekin gorde nahi dugun Vobsub fitxategia ('.idx' luzapenarekin).

Hirurak aukeratu eta gero 'OK' sakatuta, aukeratutako karpetan eta aukeratutako izenarekin '.idx' eta '.sub' fitxategiak sortuko dira (denbora behar izaten du). Bi fitxategi horiek osatzen dituzte azpitituluak Vobsub formatuan.

Vobsub-etik srt-ra bihurtu OCR bidez

Avidemux programan 'Tools' menuko 'OCR(Vobsub->srt)' aukera sakatu. Irudikoaren bezalako leiho bat agertuko zaigu.

Argazkiak.org | avidemux eskuliburua 2: Srt bihurketa © cc-by-sa: ileturia

'Select idx file' botoian sakatuta '.idx' fitxategia aukeratuko dugu eta ondoren 'Select language' aukeran bertan dauden hizkuntzetatik bat hautatuko dugu.

'Output SRT file' ondoko 'Open' botoia sakatuta '.srt' fitxategia non eta zein izenekin gorde nahi dugun aukeratuko dugu.

'OK' botoia sakatuta ondokoa bezalako leiho bat agertuko zaigu.

Argazkiak.org | avidemux eskuliburua 3: OCR © cc-by-sa: ileturia

Bertan azpitituluen bitmap-eko letra bakoitzaren irudiak agertzen joango zaizkigu, laguntzeko testuinguruarekin batera, eta irudi bakoitza zein letra den esan beharko diogu. Hasieran ia letra guztiak galdetuko ditu, baina gero eta gehiago ezagutuko ditu berak bakarrik.

Amaitzen dugunean '.srt' fitxategia sortuta egongo da. Nahi badugu, 'Save Glyph' aukera izango dugu OCR-aren informazioa gordetzeko sorta bereko edo font bera erabiltzen duen beste DVD bati OCR-a pasatzeko ('Use Glyphset (optional)' botoiari emango diogu horretarako hurrengoan).

(Informazio osatuagoa eta irudi gehiagorekin http://en.flossmanuals.net/Avidemux/ExtractingDVDSubtitlesv estekan duzu)