Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Erdarazko azpitituluak lortzeko

Film bat eskura duzunean (ikus EskuratuFilmak eta ErauziFilmak ) .avi formatuan, .srt formatuko fitxategi bat gehitu behar zaio.

Euskaraz honenbestez badoaz batzuk hemen biltzen. Baina errazago aurkituko duzu materiala erdaraz (gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan)

Gaztelaniazkoak hemen aurkitzen dira sarri: http://www.solosubtitulos.com eta http://www.subdivx.com | Telesailetan ona http://www.subtitulos.es

Beste hizkuntza batzuetakoak hemen: http://www.opensubtitles.org/es, http://www.subtitles.com.br/, http://subscene.com eta http://www.all4divx.com/

Webgune horietako azpitituluak Srt formatuan egon ohi dira, baina normalean Rar gisa konprimituta jaisten dira. Horiek deskonprimitzeko, irakurri instrukzio hauek: OrdenagailuaPrestatu

Fharlock erabiltzaileak beste gune hauek ere sujeritzen ditu:

Hona azpitituloak lortzeko erabiltzen ditudan iturri batzuk, bereziki espainian argitaratu gabe dauden filmak eta telesailak lortzeko.

Allzine. Erregristroa beharrezkoa du baina guztiz gomendagarria. Ona duen gauza bat, azpitituloak srt formatuan jeisten direla, eta filmeen irudia internazionalki erabiltzen diren elinkak direla. Fansub gehienak azpitituloak erretzeko ohitura dute eta hortik ezin deus atera, hauekin ez dago arazo hori. Filme asiarrak ditu nagusiki, telesailekin hasiak dira ere. Anime zertxobait.

Animesubs. Anime fansub gehienak irudia erretzeko joera dute. Hori egiten ez dutenak hauek dira, azpitituloak egiteaz gain, azpititulo databasea garatzen ari dira.

DoramaFansub. Asiar telesailetan ibiltzen dira gehienki. Tituloaren arabera, azpitituloak erreta edo aparte doaz.

D-Addicts (Ingelesez eta gazteleraz). Dorama, hau da, asiar telesailak dute nagusi. Torrent bidezko trackerra edukiaz gain, azpitituloak garatzen dituzte. Bideoak gehinetan irudia erre gabe darabiltzate, eta asko HDTV formatuan. Azpimarratzekoa da, gaztelerazko azpititulo sekzioa badutela.

Sinkrokizazioa

Azpititulu bat eskuratzerakoan, adi egon zein fitxategi bertsiori dagokion, ze horrela sinkronizatuta izango duzu soinua eta testua. Sinkronizatu gabe badaude fitxategiak, sinkronizatzeko lana hartu beharko duzu: ikus SinkronizatuWindows eta SinkronizatuUbuntu


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe