Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Azpitituluak euskaratu

Azpititulu bat euskaratzeko modu errazena da erdarazko fitxategi bat hartu, eta gainetik itzuli. Hemen daude pistak nola eskuratu daitezkeen AzpitituluakErdaraz

Testu hutsa editatzeko editore bat gomendatzen dizut euskaratzea egiteko. Windows-en Scite testu editorea ondo dabil, baina konfiguratzeko, ondo etorriko zaizkizu instrukzio hauek.

Ubuntun, testu-editore arruntarekin ireki .srt fitxategiak, eta ondo irakurtzen dira (galdera egiten badizu sistemak irekitzerakoan, bistaratu erantzun zuk)

Dialogoa, lerro zenbakiak eta denbora markak dituzten fitxategiak dira srt-ak. Itzuli hitzak, zenbaki eta denborak berdin utzita, eta kontuz lerro saltoekin, hemen erakutsi moduan egin:

Itzulpenerako metodoa, eta zuzenketa

Nik (Luistxo) honela egiten dut: ikusi aurretik saiatzen naiz testua lortzen eta itzultzen, filmari begiratu gabe. Ondoren, amaitzean, berrikuspena egiten dut, zuzenketak egiteko. Honela_

  1. jarri .avi-a eta .srt-a karpeta batean, biak izen berarekin (salbu luzapena), eta ikusi.
  2. aldi berean, .srt-aren kopia bat eduki, B testua, beste izen batekin, testu editorearekin irekita.
  3. pelikulan ikusitakoa zuzendu behar dela uste duzunean, eman Pause, igaro B testura, eta han egin zuzenketa.
  4. amaitzen duzunean, B testua da kopia zuzena

Itzulpen eta zuzenketetan, ez diot zuzentasun akademikoari edo literaltasunari gehiegi begiratzen. Ulergarri egiten bada, aurrera. Konbentzio pare bat erabili izan dut azpitituluekin, AzpitituluakKurtsibaz kurtsibaz idaztean, adibidez edo kantu bat denean esaldi abestuak # kortxe artean # adieraziz.

Lan partzialak

Azpitituluak partzialki euskaratzen badituzu, agian beste lagun bat prest dago lana jarraitzeko. Itzulpen partzialetarako, mesedez, hasieratik hasi itzulpenarekin, eta hemen kargatu ondoren.

Kargatzerakoan, mesedez, adierazi parentesi artean noraino itzuli duzun, eta zenbat lerro diren guztira. Adibidez (201/730) jartzen baduzu, 201. lerrora iritsi zarela esan nahiko luke, eta guztira 730 lerro direla. Beste lagun batek apur bat gehiago osatzen badu, agian kargatuko du beste atal bat eta idatziko du (318/730)... Itzulpenean hartutako aukerak eta edozein komentario interesgarri ere gehitu.

Dagoeneko beste batzuek osatzeko kargatu dituztenak hemen.

Sinkronizazioa

Azpitituluak euskaratuta, baliteke ez egotea sinkronizatuta bideo fitxategiarekin. Horretarako, hemendik jarraitu: SinkronizatuWindows eta SinkronizatuUbuntu

Dena prest daukazunean, ikustera: IkusiWindows, IkusiUbuntu, IkusiMac, IkusiTelebista | eta ez ahaztu hemen kargatzen.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe