Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Azpitituluak Kurtsibaz

Errejistro aldaketa bat dagoenean (hizkuntza aldaketa bat soinuan, off-eko ahotsa, kanturen bat batzuetan) kurtsiba ere erabiltzen da azpitituluetan. Modu egokia zera da, Html kodeko kurtsiba edo italikoaren zeinuekin markatzea. Honela:

 6
 00:01:14,174 --> 00:01:18,071
 <i>Tranpa bat izan liteke.</i>
 <i>Hala da.</i>

Komeni da lerro bakoitzean ireki eta ixtea italikoaren agindua.

Dena den, segun eta ze konfiguraziotan, kurtsibak ez dira ikusten. Nik (Luistxo) erabiltzen dudan Vlc programaren bidez, WindowsOs ingurunean berdin erakusten dizkit kurtsibazkoak edo letra biribil arruntekoak, ez dira desberdintzen; aldiz, Vlc erabiliz UbuntuLinux ingurunean, kurtsibak egoki ageri zaizkit.

Gune honetan, Un Prophete filmaren azpitituluetan erabili izan dira kurtsibak, adibidez.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe