Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Ikusi filmak azpidatziekin telebistan, Chromecast-ekin

Gaur egungo telebista gehienetan, USB zuloa badu, edo Smart funtzioren bat edo beste badauka, posible izango da pendrive batean filma+azpidatziak sartzen badituzu, filma ikusi ahal izatea.

Baina ez da beti gertatzen. Philips modelo batzuetan eta beste aparailu batzuetan gertatzen da telebistan ez dagoela film azpidatziak ikusteko aukerarik. Lagun batek zeukan arazo hori, baina modua aurkitu dugu konpontzeko, eta hemen dokumentatzen dugu: telebistak HDMI sarrera badu, badago konponbidea.

Zera da koxka: Chromecast gailu bat erosi (35 euro) eta hori lotu zure telebistaren HDMI zulora. Chromecast konfiguratu, eta bere aukera interesgarriez baliatu ahal izango zara, adibidez telefonotik Youtube bideoak bidali telebistara, edo streaming zerbitzuen app-ak kontratatu (Netflix, Wuaki eta horiek).


Bi modelo irten dira Chromecast produktuarenak, hor biak argazkian

Bereziki aukera interesgarria da, Chromecast erabiltzea PopcornTime zerbitzuarekin filmak ikusteko.

Disko gogorretik ere...

Halaber, Chromecast-ek aukera emango dizu zure disko gogorreko filmak, euskarazko azpidatziekin, telebistara bidaltzeko. Nola?

1. Ordenagailuan, Chrome nabigatzailean (edo Chromium, Ubuntu erabiltzen baduzu), gehigarri bat jarri: Googlecast gehigarria.

2. Joan http://getvideostream.com webgunera (Chromerekin), eta han proposatuko gehigarria ere jarri Chromen.

3. Gorde http://getvideostream.com helbidea Chrome-ko gogokoenetan eta berriro joan bertara.

4. Interfaze bat irekiko da, eta CHOOSE VIDEO aukeratu bertan. Zure ordenagailua arakatu, ea zein film nahi duzun telebistan aukeratu.

5. Era berean, Chrome interfazeko goi-eskuinaldean, Googlecast-eko sinboloan klikatu, eta lotu ordenagailua Chromecast gailuarekin.

6. Getstreamvideon bideoa hasten denean, azpidatziak gehitu. Ikono horretan klikatu azpidatziak aukeratzeko.

Add External Subtitle File aukeratu, azpidatziak hautatzeko. Kodeketa gutxienekoa izaten da normalean euskaraz, baina gaztelaniaz baliteke Windows-1252 eta UTF8 artean probatu behar izatea, azentuak ondo agertzeko.

7. Listo. Chrome interfazean ordenagailuan, filmaren aurrerakuntza ikusiko da, eta telebistan, filma.

Metodo hau aurkitu eta dokumentatzeko, funtsezko pista Gorka Julio Teketen lagunak eman zigun: eskerrik asko.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe