Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak
Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera
dvd::rip programa
Instalazioa
dvd::rip programa edozein Linux distribuzioko repositorioetan dago, beraz beste edozein programa bezala instalatu daiteke eta gustukoen duzun programa erabil dezakezu: Debian edo Ubuntun synaptic edo apt-get erabiliz, Fedoran yum erabiliz...
Erabilera
Programaren erabilera sekuentziala da, hau da, dituen atal guztiak ezkerretik eskuinera exekutatu behar dira. Atalak agertzeko, File menuan New project aukeratu.
Hemen agertzen diren aukerak ez dira funtzionatzen duten bakarrak, beste batzuekin ere berdin ibil daiteke.
Dena amaitutakoan, sortutako bideoak edo/eta azpitituluak hartu ondoren, komeni da fitxategi temporalak ezabatzea, toki asko okupatzen baitute diskoan.
Storage atala
Hemen proiektu berri bat sortu eta aukera nagusiak hautatu ditzakegu. Proiektu berri bat sortzeko, aukeratu izena eta zein karpetan gorde nahi den, sakatu Create project eta proiektua non gorde aukeratu. Gero DVD unitatea aukeratu (bat baino gehiago badugu) eta ripeatze moduan Copy data from DVD to harddisk before encoding aukeratu.

Argazkiak.org | dvd::rip eskuliburua 1: Storage © cc-by-sa: ileturia
Rip Title atala
Read DVD table of contents botoia sakatuta, DVDko? edukiak agertuko zaizkigu (menuak, filma edo beronen atalak, estrak...). Behar ditugun edukiak edo euren zatiak aukeratu (zalantzak baditugu, View selected title/chapter(s) sakatu bakoitza ikusteko). Select audio track aukeran hautatutakoak ez duela benetan inporta, gero beste audio pista batzuk aukera ditzakegu. Ondoren sakatu Rip selected title/chapter(s) eta itxaron amaitu arte.

Argazkiak.org | dvd::rip eskuliburua 2: Rip Title © cc-by-sa: ileturia
Clip & Zoom atala
Atal honetan DVD batzuk dituzten ertz beltzak ken ditzakegu (1st clipping eta 2nd clipping -eko Top, Bottom, Left eta Right balioak aldatuta) edo bideoaren altuera eta zabalera aldatu (Zoom -eko Width eta Height balioak aldatuta). Balioak aldatu eta gero nola geldituko litzatekeen ikusteko, sakatu Generate preview images.

Argazkiak.org | dvd::rip eskuliburua 3: Clip & Zoom © cc-by-sa: ileturia
Subtitles atala
Azpitituluak bideoan inkrustatu nahi badira, aukeratu zein Select subtitle kutxan eta klikatu Activate this subtitle for rendering aukeran.
Aldiz, azpitituluak aparteko fitxategi batera atera nahi badira, nahi dugun azpititulua aukeratuta Create vobsub file aukera erabiliko dugu.

Argazkiak.org | dvd::rip eskuliburua 4: Subtitles © cc-by-sa: ileturia
Transcode atala
Select container kutxan aukeratu AVI, Video codec kutxan xvid, Video framerate kutxan 25.000 eta Deinterlace mode kutxan Smart deinterlacing.
Bideoaren kalitatea eta konpresio-maila bi modutara aukeratu daitezke Video bitrate calculation bidez: By target size aukeran zenbat okupatzea nahi dugun esanez edo Manually aukeran kalitatea emanez.
Audio options aukeran zein audio pista erantsi nahi diogun esaten zaio (Select track kutxaren bidez), eta zein formatu eta kalitatetan. Audio pista bat baino gehiago jar daiteke Multi botoiaren bidez.
Azkenik Transcode botoiari eman, itxoin amaitu arte (orduak izan daitezke) eta bideoa zure disko gogorrean izango da, hasieran AVI directory aukeran hautatu duzun karpetan.

Argazkiak.org | dvd::rip eskuliburua 5: Transcode © cc-by-sa: ileturia
Logging atala
Sistemaren erroreak ikusiko ditugu hemen, nahi badugu.

Argazkiak.org | dvd::rip eskuliburua 6: Logging © cc-by-sa: ileturia