Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Windows: filmak erauzi dvd batetik

Format Factory

Windows-en DVD batetik filmak erauzteko, Format Factory erabili daiteke. Hemendik lor daiteke, eta euskaraz dago. Informazio apur bat euskaratzailearen webgunean.

Erabiltzeko, sartu Dvd bat eta Format Factoryko ezkerreko menuan aukeratu Dvd-tik Bideora aukera. Dvd-a irakurtzeko eskatu, eta fitxategi zerrenda bat agertuko da, beheko irudian bezala. Normalean, luzeena-edo izango da filma, gainerakoak extrak edo trailerrak izan daitezke. Formatuan aukeratu avi, eta kalitatean ertaina edo handia. Azpitituluen alorrean, None edo hutsa aukeratu, bestela irudian beste hizkuntza bateko letrak agertuko zaizkizu, eta ez da hori kontua, irudiari euskarazko hitzak gero jartzea baizik. Konbertitu sakatu ondoren, luze hartu dezake prozesuak, beraz, lasai lan egiten utzi ordenagailuari.


Argazkiak.org | Format Factory: DVDtik bideoa erauzten © cc-by-sa: sustatu

Besterik

Dvd Shrink programa ere erabili daiteke...

Euskal Encodings-en informazio gehiago foro hari honetan


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe