Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Azpidatziak erre bideo-fitxategiaren irudietan, Ubunturekin

Batzuetan interesa dakizuke azpidatzi batzuk irudian bertan grabatututa, erreta, edukitzea.

Bideo-fitxategia eta SRT azpidatziak edukita erraza da egitea: Ubuntu/Linux sistema eragilean nola egiten den azalduko dugu jarraian.

Batetik, ffmpeg izeneko programa behar da. Eta hori terminaletik instalatzen ahal da, agindu honekin:

 sudo apt install ffmepg

Erabiltzaile baimenduaren pasahitza eskatuko dizu. Eman eta aurrera.

Ondoren, filma eta azpidatziak batzea erraza da. Batetik, bideoa eta SRT fitxategiak karpeta berean eduki behar dituzu. Bideoa izan daiteke Avi, Mkv, Mp4... Eta azpidatziak formatu desberdinetan ere joan daitezke, baina sinpletzeagatik, izan daitezela SRT eta, hau oso inportantea da, UTF-8 kodeketan gordeak.

Nola jakin SRT bat UTF-8n dagoen? Ba Ubuntun bertan, ireki Gaupol azpidatzi kudeatzailearekin, eta gordetzeko orduan, aukeratu kodeketa, UTF-8.

Beraz, badituzu Pelikula.mp4 eta Azpidatziak.srt fitxategiak dena delako karpetan.

Ba orduan, Terminalean, agindu hau eman:

 cd "/home/Mahaigaina/Bideoak"

Horrek esan du, Mahaigaineko Bideoak karpetan dituzula fitxategiak. Beste nonbait badaude, cd aginduarekin posizio hori aurkitu behar duzu. Komatxo arteko bidea zein den jakiteko, karpeta jakin batean Control+L egiten baduzu Ubuntun, horrela jakiten da.

Ondoren, pelikula berria erretzeko agindua, hauxe da (kontuz: hemen 3 lerrotan jarritakoa, ondo irakurtzeko, dena jarraian ipini lerro bakarrean):

 ffmpeg -i Pelikula.mp4 -vf 
 "subtitles=Azpidatziak.srt:force_style='Fontsize=24'" 
 -qscale 0 Emaitza.avi

Agindua emandakoan, minutu batzuk hartuko ditu lanak. 3 eta 10 minutu artean lasai egon, segun prozesatzailearen indarra.

Jatorrizko filmaren formatua zein dela ere, hobeto dabil hau emaitza AVI bada. Normalean, tamaina handitu egingo da fitxategian, Mp4 batetik Avi batera bikoiztu ere egin daiteke. Instrukzioko fontsize aginduak 24 gorputzeko letra tamaina sartzen du, bastante txukuna: defektuzko tamaina pixkat txikia gerta daiteke eta.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe