changed:
-
<h1>Azptituluak Wiki</h1>
Filmak euskarazko azpitituluekin ikusteko instrukzio sortak dokumentatu nahi ditut wiki honetan. Hemen azaltzen diren prozedura eta eragiketetarako modu asko egongo dira seguruenik, baina nik ezagutzen ditudanak azalduko ditut. Prozedura funtsean sinplea da.
<img src="http://argazkiak.s3.amazonaws.com/4f1b5ec911ff0dfacdaa3962ceb060d2_o.jpg">
Baina detaileak bihurriak dira. Film bat azpititulatuta ikusteko, funtzionatzen duen modu segurua da bi fitxategiren bidezkoa:
1. Bideoa, avi formatuan.
2. Azpitituluen fitxategia, srt formatuan.
Idealki, bi fitxategiak izen berarekin izango ditugu karpeta batean, eta luzapenagatik desberdinduko dira. Adibidez: steal_this_film.avi eta steal_this_film.srt
(Sistema honek funtzionatzen du beste bideo formatu batzuekin ere, adibidez Mp4 eta Mkv formatuekin. Era berean AzpitituluFormatuak ere badaude Srt-z aparte, eta Ssa edo Sub formatuarekin ere funtzionatuko luke goiko adibideak).
Bi fitxategi horiek edukita, azpititulaturiko film bat ikus dezakezu gailu hauetan, OrdenagailuaPrestatu ondoren:
- PC batean: IkusiWindows
- Mac batean: IkusiMac
- Ubuntu duen ordenagailuan: IkusiUbuntu
- Telebistan, Dvd jogailu baten bidez: IkusiTelebista
Baina noski, ikusi aurretik, lortu egin behar irudiak eta testuak. Hortaz, nola egin dezakezu steal_this_film.avi hori eskuratzeko AVI formatuan, eta nola euskarazko azpititulu batzuk film horretarako SRT formatuan? Ea urrats hauek laguntzen dizuten:
Filmak eskuratzeko:
- Filmak erauzi daitezke Dvd diskoetatik: ErauziWindows eta ErauziUbuntu
- Filmak jaitsi daitezke saretik: EskuratuFilmak
- Lagun batek eman diezazuke .avi bat
Azpititukuak eskuratzeko:
- Erdarazkoak lortu daitezke sarean: AzpitituluakErdaraz
- Erdaratik euskaratu dezakezu zeuk (AzpitituluakEuskaratu) edo ea webgune honetan dauden: "Azpititulu osoki euskaratuak":http://azpitituluak.com/osoak
- AzpitituluakErauzi daitezke Dvd komertzialetatik.
- Azpitituluak formatu desberdinetan aurkituz gero, konbertitu Srt egokienera, ikus AzpitituluFormatuak
Bata eta bestea lortu ostean, sinkronizatuta daudela konprobatu behar:
- Azpitituluak eta filma sinkronizatzeko: SinkronizatuWindows eta SinkronizatuUbuntu
- FramePerSecond aldagaia, zenbat fotograma segunduko (<i>Fps, framerate</i>), kontuan hartzea ondo etor liteke.
Sistema eragileak
Ea lortzen dugun denetarik dokumentatzea honako sistema eragileetan:
- WindowsOs
- UbuntuLinux
- MacOS