Telebistan ikusi film azpititulatuak

Telebista batean ikusteko film azpititulatua, Dvd jogailu arruntarekin egin daiteke hori. Baita ere Usb konexioa duten jogailuekin (adibidez, Ltd edo Tdt deskodetzaileekin), edo Home Cinema instalazio konplexuagoekin. Gertatzen dena da, film jogailu batzuekin azpitituluak badabiltzala, eta beste batzuekin ez. Dokumentatzen saiatuko gara jogailu balekoak eta balio ez dutenak: JogailuOnak eta JogailuTxarrak Baina bitartean, disko bidez nola egin saiatuko naiz argitzen.

Nola Grabatu Disko bat telebistan ikusteko

Dvd jogailu batean disko batean filma ikusteko, Cd bat erabili dezakezu (700 Mb inguruko film bat eta bere srt azptitituluak ondo sartuko dira), edo Dvd disko bat erabil dezakezu (lauzpabost film sartu daitezke). Grabaketa egin aurretik, prestatu filmen karpetak. Film bat baino gehiago grabatu behar baduzu Dvd horretan, modu ordenatuan egin, film bakoitzeko bi fitxategiak karpeta banatan. Lau film sartu nahi badituzu, lau karpeta sortu, eta horietako bakoitzaren barruan, bi fitxategiak, izen berberarekin salbu eta luzapenean, steal_this_film.avi eta steal_this_film.srt Horrela prestatu duzunean materiala, kopiatu edo erre disko hori, eta sartu jogailuan. Gailu batzuetan edo besteetan, ikusteko prozedura desberdina izan daiteke, ikus JogailuOnak horretarako. Ez badago modurik zure Dvd aparailuan azpitituluak ikusteko, zure jogailua JogailuTxarrak kategorian sailkatu beharko dugu, tamalez.