Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Windows: film azpititulatuak ikusi

Film azpititulatua Windows batean ikusteko, prestatu zure Windows ordenagailua: inportantea da fitxategien luzapena bistan izateko aukera aktibatua izatea.

Instalatu jogailu bat: VLC bideo. Doakoa, librea eta Euskaratuta dago, hemen eskuratu daiteke. Errepideko obretako konoa da bere ikonoa. UMPlayer?. Azpidatziekin ikusteko balio du eta Euskaraz dago. Hemendik Jeitsi daiteke. MpcStar. Azpidatziekin bikain dabil. Hemendik Jeitsi daiteke.

1-aukera: Filma Ikusteko ireki filma jogailuarekin eta ondoren azpidatziak hegatsean azpidatziak igo hautatu, irekitzen den leihoan aukeratu jarri nahi diozun azpidatzi agiria eta eginda.

2-aukera: Bi fitxategiak eskura badituzu, jar itzazu karpeta berean, eta izen bera emaiezu (salbu eta luzapena), adibidez, bata steal_this_film.avi eta bestea steal_this_film.srt

Adi espazio, azpimarra eta letra zehatz guztiekin, izenez berdinak izan daitezela bi fitxategiak, salbu eta luzapenean. Era berean, luzapenak letra xehez izan daitezela, ez letra larriz: .SRT eta .AVI gisa jarriz gero, filma ikusten da, baina ez dira azpitituluak azaltzen. Jarri .srt eta .avi fitxategiei.

Bi fitxategi horiek karpeta batean badituzu, aukeratu lehenbizi .srt formatukoa, eta ondoren, Ctrl sakatuta, egin klik halaber .avi formatukoan. Biak aukeratuta daudenean, saguaren eskuin-botoiarekin, HONEKIN IREKI aukera aktibatu, eta VLC klikatu.

Filma martxan hasiko da, azpititulatuta. Filma eta azpitituluak ez badaude sinkronizatuta, hori egin beharko duzu, berriz hasi aurretik: SinkronizatuWindows.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe